Tituluaren gakoak
Egun irakasleak zein hezitzaileak konpetentzia digitaletan trebatuak izan behar dira, bai hezkuntzako arlo formaletan, bai ez-formaletan. Hezkuntzak kontuan hartu behar ditu ikasle- taldeen aniztasuna, arreta berezia eskatzen duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi anitzak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dituztenak. Guzti horiek uztartzeko bideetako bat izan daitezke teknologia digitalak; are gehiago kontuan izanik hezkuntzaren giza- baliabideak eta bestelakoak mugatuak direla.
Euskadin gainera hau euskararen eta euskal gizartearen ikuspegitik egin beharra dago. Euskararen irakaskuntzan zein normalizazioan ari direnek teknologia digitalak lanean integratzeko erronka dute aurrez aurre. Horien guztien bilgune eta ikergune izan nahi dugu ikertzen/ irakasten duen komunitatea, euskarak behar dituen tresnak, corpusak, metodologiak detektatzeko eta horiek inplementatzeko.
Erakunde laguntzaileak: UEU Udako Euskal Unibertsitatea