Masterraren gakoak
Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak batzen dituen eremu komuna da Psikodidaktika, hau da, ikaskuntza/irakaskuntza prozesuetan eta eduki akademiko ezberdinen antolakuntzan eta irakaskuntza/ikaskuntzan bere arreta jartzen duen psikologiaren adarra da.
Master honek, hezkuntza arloko eragileen prestakuntza akademikoa sakonagoa egiteaz gain, psikodidaktikaren bi arlo nagusietan hezkuntza ikerketa garatzeko gaitzen du ere: aholkularitza/hezkuntza soziopertsonala eta eduki akademikoen irakaskuntza/ikaskuntza, edo berariazko didaktikak.
Horretarako, prestakuntza programak ikaskuntzan parte hartzen duten aldagai psikoedukatiboak jorratzen ditu, bai eta hezkuntza eremuko barneratze sozial eta pertsonalarekin duen erlazioa ere.
Masterrak, halaber, hezkuntza arloan genero ikuspegia duten ikerketak diseinatu eta garatzeko beharrezkoak diren ikerketa metodologiei buruzko ezagutzak eskaintzen ditu.
Honela, Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Doktorego Programarako prestatzen du.
Master hau Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez ere eskaintzen da.