HEZKUNTZA. Lan mundurako trantsizio beken ekaineko deialdia, 2019-2020 ikasturtean Graduko titulua lortu duten ikasleentzako
Lehenengo argitaratze data: 2020/06/19
hezkuntza esparrutik lan arloraKO TRANTSIZIo bekak
HELBURUA: Irakasle profileko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lortzea.
BEKA KOPURUA: 18 (10, Lehen Hezkuntzarako eta 8, Haur Hezkuntzarako).
NORI ZUZENDUTA: 2019/2020 ikasturtean Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntzako Gradua amaitu dutenei.BEKAREN ONURADUN IZATEKO IRIZPIDEAK:
a) Gradua bukatuta izatea.
b) Espediente akademikoa.
NON: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastegietan.BALDINTZAK:
a) Aurretiko prestakuntza: irailean (datak zehaztugabe daude).
b) Egonaldia: 2020ko urria-azaroa-abendua.
c) Bete beharreko orduak: astero, 30 orduko jardunaldia izango da gehienez (360 ordu guztira, gehienez).
d) Diru laguntza: 500 euro gordin, hileko (guztira: 1.500 euro).
IZEN EMATEA: ekainaren 19tik uztailaren 17ra arte (biak barne).Hurrengo datuak zehaztu:
Izen-abizenak, NANa, posta elektronikoa eta bukatutako Gradua.
Bide batez, lehenetsi 2 eskola, zeinetan saiatuko garen bekaren onuraduna kokatzen.
Posta elektronikoaren bitartez:
HAUTATUTAKO IKASLEEN ZERRENDA:Uztailaren 30a baino lehen.