faq_tfg

Ohiko Galderak

GrALERAKO GAIA ETA ZUZENDARIA AUKERATZEA

Noiz egiten da?

Oro har, uztaileko automatrikula prozesuan egiten da, ikasle bakoitzak esleitua duen orduan.

Kasuistika berezietan, hala nola lekualdatzeak edota ikasketak berriz hartu dituzten ikasleak, EHU osoko arauari jarraika, urriaren 1etik aurrera egingo da. Nolanahi ere den, irakasle zuzendariek ikasturteko irakaskuntza egoki antolatzeari begira, ez da inolako esleipenik egingo abenduaren 1etik aurrera.

Zein baldintza bete behar dira?

Bi baldintza hauek:

  1. Ikasketa plana amaitzeko behar diren ikasgai guztietan matrikulatuta egotea.
  2. Gutxienez 168 kreditu gaindituta edukitzea.

Nola egiten da aukeraketa?

EHUk espediente akademikoaren arabera ordenatuko ditu automatrikulak egiteko hitzorduak.

Zenbat denbora irauten du gaiaren aukeraketak?

Bi urte, eta hirugarren urte batez luzatzeko aukera dago, zuzendariak hala baimenduta.

MATRIKULA ETA DEFENTSA-ESKAERA

Noiz matrikulatu behar da GrALa?

GrALean matrikulatzeko, ikasketa planaren ikasgai guztiak gainditu behar dira. Hortaz, Graduko kalifikazio guztiak espedientera pasatuta egin daiteke matrikula.

Nola matrikulatu behar da GrALa?

GrALaren matrikula GAURen bitartez eta AUTOMATRIKULA modalitatean egiten da. Bertan, matrikulaz gainera, defentsa-eskaera egin behar da (eta horretarako hizkuntza eta deialdia aukeratu).

Aukeratu dezakegu defentsa egiteko hizkuntza?

Bai, betiere EAEko hizkuntza ofizialetako bat izanda. Alde horretatik, defentsarako aukeratutako hizkuntzak eta idatzizko txostenarenak bat etorri behar dute.

Matrikulak zein eskubide ematen ditu?

Matrikulak, beste edozein irakasgaitan bezala, eskubidea ematen du ikasturte bakoitzean bi deialdi ofizialetan aurkezteko.

Zenbat deialdi daude ikasturte bakoitzean GrALa defendatzeko?

Hiru deialdi daude ikasturteko: otsaila ekaina eta iraila. Aurreko erantzunarekin bat, matrikulak eskubidea ematen du hiru deialdi hauetatik bi aukeratzeko.

Zer gertatzen da, GrALa bukatu arren, irakasgairen bat gainditu gabe badut edota kalifikazioren bat espedientera pasatu gabe badago?

Irakasgairen bat gainditu gabe laugarren mailara igaro diren ikasleen kasuan, biziki gomendatzen zaie proba ebaluagarrien datak aldez aurretik begiratzea, haien eginbehar akademikoak modu egokian presta ditzaten aurretiaz. Adibidez, deialdi aurrerapena eskatzea komenigarri gerta daiteke, horretarako irizpideak betetzen direnean.

GrALA ADDI SISTEMAREN PLATAFORMARA IGOTZEA

Zer da ADDI?

EHUko Irakaskuntza eta Ikerketarako Artxibo Digitala da, eta haren xedea da Unibertsitatean egiten diren irakaslanak zein ikerlanak sarbide irekiaren bidez antolatzea eta hedatzea. Horrenbestez, honako lan hauek topa daitezke bertan: doktorego tesiak, MALak, GrALak, zientzia artikuluak, bestelako lan akademikoak, etab.

Zenbat sistema daude ADDIn?

Bi: ADDI akademikoa eta ADDI publikoa. Lehenbizikoa barneko kudeaketa sistema da; bigarrenak, berriz, sarbide irekia eskaintzen du. ADDI publikoan ageri dira, ikasleak kontrako iritzirik adierazi ezean, 9 edo kalifikazio altuagoa eskuratu duten lanak.

Noiz gelditzen da lana depositoan?

​​​​​​​

Zuzendariak (GAURren) ikaslearen ebaluazio-txostena igo eta gero, lana ADDIra igotzeko mezu bat jasoko du ikasleak. Behin ikasleak azken urrats hori emanda, eta zuzendariak lana balidatuta ADDIn, GrALa depositu ofizialean geldituko da: epaimahaikideek ikusgai izango dute defentsa gertatu baino lehen.

GrALA BESTERIK EZ DUTEN IKASLEENTZAT

Titulazioa lortzeko GrALa besterik ez bazait falta, EHUn matrikulatua egon behar dut?

Bai. Izan ere, GrALa soilik gainditzeko duten ikasleak EHUko graduko ikasleak dira oraindik. Hartara, Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuak eta eskubideak edukitzeko (asegurua, GAUR…), ikasle ofiziala izan beharra dago. Horretarako, EHUn matrikulatua jarraitzeko, uztaileko automatrikularen hitzordua balia daiteke.

OHAR GARRANTZITSUA: GraLari dagozkion alderdi guztiak Fakultatearen webgunean ikusgai daude: GrALaren gida, egutegia eta abar.