Erasmus+, Latinamerika eta beste norakoak
Bete beharreko baldintzak
Norakoak
Erasmus+ Programa:
Hezkuntza eta Kirolaren Fakultateko Kirolaren Ataleko ikasleriak Erasmus+ Programaren bitartez hurrengo norakoetan eskaera egin dezake:
Jarduera fisiko eta kirolaren gradua
Latinamerika eta Beste Norakoak Programak:
Graduak ez dauka hitzarmenik Hego Amerika edo beste herrialdeetako unibertsitateekinHizkuntza-eskakizunak
Eskuragarri dauden plazen hizkuntza-eskakizunak Norakoak ataleko tauletan kontsulta daitezke. Hizkuntza-ziurtagiria derrigorrezkoa den norakoetan, beranduenez, deialdian ezarritako agiriak zuzentzeko epearen barruan aurkeztu beharko da.
Hizkuntza-eskakizuna gomendagarria den unibertsitateetan, ikasleak ez digu hizkuntza-ziurtagiria aurkeztu behar baina maila zehatz hori lortzeko konpromisoa hartu behar du.
Eskaria eta Dokumentazioa
Hiru mugikortasun programetarako (Erasmus+, Latinamerika y Beste Norakoak) eskari bateratua GAUR plataformaren bitartez egin beharko da, ezarritako egutegia eta eskaera prozedura kontuan harturik.
Gehienez 8 norako ezberdin aukeratu daitezke (Erasmus+, Latinamerika edo Beste Norakoak) ikaslearen lehentasunaren arabera ordenatuta.
Ikasleak, soilik 8 norako hautatu ondoren, “BESTELAKO AUKERETAN INTERESATUA” laukitxoa marka dezake. Ondorioz, behin plazen esleipen prozedura bukaturik ikasleak plazarik lortuko ez balu, Koordinatzaileak libre geraturiko norakoak eskaini ahal izango dizkio ikasleari, nahiz eta norako horiek ez ziren aurretiaz eskaeran hautatuak izan.
Oharra: eskaera egitean mozilla firefox edo internet explorer nabigatzaileak soilik erabili. Izan liteke beste nabigatzaile batzuekin zuzen ez ibiltzea.
Eskaera egin ondoren, hurrengo dokumentazioa Hezkuntza eta Kirol Fakultateko, Kirolaren Ataleko Nazioarteko Harremanetarako Dekanordetzan entregatu beharko da:
Eskaera-orria inprimaturik eta sinaturik; GAURen eskaera egin ondoren lortutakoa.
Hizkuntza-ziurtagiriak: fotokopia eta originala (azken hau, alderatzeko soilik).
Oharra: dokumentazioa bulegoan fisikoki entregatu ezin bada, epe barruan eta PDF formatuan hurrengo helbidera bidali beharko da cienciasdeporte.internacional@ehu.eus
Garrantzitsua: Latinoamerika edo Beste Norakoak programetako plazaren bat aukeratzekotan (Norakoak Taulako “IKASTEGIAK” zutabean “DENAK” adierazita daudenak), hizkuntza-ziurtagiriak Leioako Nazioarteko Harremanen Bulegora ere nahitaez bidali beharko dira: movilidad.internacional@ehu.eus
Esleipena
Plazak esleitzerako orduan kontuan hartzen den irizpide bakarra batezbesteko nota da. Hortaz, plazak hurrenkeran esleituko dira, batezbesteko nota altueneko eskaritik hasita batezbesteko nota baxueneko eskarira. Nolanahi ere, mugikortasun programetan inoiz parte hartu ez duten ikasleek lehentasuna izango dute.