info_matrikula_baliogabe

Matrikula baliogabetzea

Ikasturte bakoitzean ikasleek abenduaren 31 arteko epea izango dute beren matrikula baliogabetzeko. Data horretatik aurrera ez da baliogabetzerik onartuko, baldin eta unibertsitateak ez badu horretarako berariazko baimena ematen, ikaslearen eskaera jaso ondoren.

Nahiz eta ikasleek legeak agindutako epe eta moduan eskatu matrikula baliogabetzea, EZ ZAIE INOLAZ ERE ITZULIKO ORDAINDUTAKO DIRUA

Matrikula baliogabetzeko eskaera egiteko, ikasleen idazkaritzara joan eta Eskaera Orokorra bete behar da.