2023-2024 ikasturteko sarrera proba fisikoetan izena ematea: 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 3ra
1. Matrikula web bidez
Ohar garrantzitsuak:
- Izen-ematea ez da baliozkoa izango tasak ordaindu arte.
- Izena ematean erantsi beharreko dokumentazioa:
- NAN (2 aldeak), indarreko pasaportea edo gidabaimena (jatorrizkoa proben egunean aurkeztu beharko da)
- Baldintza hauek betetzen dituen ziurtagiri medikoa:
* Jatorrizkoa
* 2023. urtean emandakoa
* Honakoak jasota: Elkargokidearen zenbakia + sinatzen duen fakultatiboaren izen-abizenak
* Hitzez hitz zehaztu beharrekoa: Hautagaiak osasun baldintza egokiak ditu sarrera proba fisikoetan parte hartzeko.
- Tasen murrizketa: Esteka (11tik 15era bitarteko artikuluak)
Izena ematean, aplikazioak inguruabar hori jasotzeko aukera emango du, eta UPV/EHUk ofizioz egiaztatuko du.
SARBIDEAn sartu baino lehen dokumentu hau irakurri behar da: Nola eman izena.pdf
Sarbidea: https://app.ehu.eus/sarbidea/ *Firefox edo Chrome nabigatzaileak
Sarbidea: https://app.ehu.eus/sarbidea/ *Firefox edo Chrome nabigatzaileak
2. Tasak
Onartutako ikasle guztiei kobratuko zaie, nahiz eta gero probak ez egin.
- Orokorra: 86,33 €
- Maila orokorreko familia ugaria: 43,17 €
- Maila bereziko familia ugaria: 0 €
- %33 edo gehiagoko elbarritasun maila duten ikasleek: 0 €
- %65 edo gehiagoko elbarritasun maila duten senideek (ama, aita, anaia, arreba): 0 €