Bisita Birtuala
Hezkuntza: 945 01 32 66 / Kirola: 945 01 35 00
Hezkuntza: 945 01 32 66 / Kirola: 945 01 35 00
Lehenengo argitaratze data: 2024/10/31
UPV/EHU Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea eta ikertzailea den Uzuri Albizu Malleak urriaren 21ean “konta(kta)tu” lelopean banatu ziren CAF-Elhuyar sarien 30. edizioan aipamen berezia jaso du, “Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuen kartografia” lanagatik. Lan horrek balorazio altua jaso du, diziplinartekotasunaren adibide bikaina delako, tesia ondo azalduta dagoelako, eta matematikari buruzko beste ikuspegi bat eskaintzen duelako.
Lan horretan, Uzurik matematika, hezkuntza eta generoa egunerokotasunean zer baldintzatan gurutzatzen diren aztertu du. Ikuspegi hori eskoletara eramatea da hurrengo pausua, eskolaren eta ikerketaren artean zubiak eraikitzen ahalegintzen den STEAM2Net hezkuntza-proiektuaren bitartez. Horretarako, otsailetik aurrera eskola pilotu bat edo birekin elkarlanean hastea da asmoa.