título conferencias

Hitzaldiak eta Kongresuak

Eduki publikatzailea

Tailerra

6 EDIZIOA - LEHEN HEZKUNTZA eta HAUR HEZKUNTZAKO GRADUKO IKASLEAK PROIEKTUEN PLANGINTZA eta DISEINUAN TREBATZEKO FORMAKUNTZA TAILERRA

PRESTATZAILEAK: Pilar Oronoz, Zabalketa Elkarteko Hezkuntza Arloko Koordinatzailea eta Igone Palacios, Gasteizko UPV/EHU-ko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduetako Kulturartekotasun Minorreko irakaslea.

NORENTZAT: Kulturarteko Hezkuntzarako Baliabideak eta Estrategia Didaktikoak ikasgaiko ikasleentzat (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetako 4. Maila; Gasteizeko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kulturartekotasun Minor edo espezializazioaren baitan).

HEZKUNTZA HELBURUA: Garapen Lankidetzako Bolivia-ko benetako kasu baten bitartez, ikaslegoa arazo eta helburuen zuhaitzen plangintza tresnak ezagutzea, arazoen kausa eta efektuak aztertzen trebatzea eta ondoren, Kulturartekotasunerantz proposamenak eta konponbideak bilatzeko proiektuen diseinuak egiten ikastea da, betiere, 2030 agenda Jarraituz eta Generoa, Iraunkortasuna eta Giza eskubideak kontutan hartuz.

DATA: 2022ko Urriaren 13 eta 19an, Goizeko 10.00ak eta 13.00ak bitartean.

HIZKUNTZA: Euskaraz

LEKUA: Kirol eta Hezkuntza Fakultateko, hezkuntza eraikineko 1.1. gelan (Juan Ibañez de Sto. Domingo, 1 | 01006 VITORIA-GASTEIZ).