Deialdi Aurrerapena
IRIZPIDEAK:
- Deialdia aurreratzeko eskaera egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez 30 kreditu falta dutenek. Ezin izango da aurreratu lehenengo matrikulako krediturik.
- Ez zaio aurreko paragrafoan zehaztutakoa ezarriko Gradu Amaierako Lanari, matrikularako eta defentsarako arau bereziak dituelako eta era berean, lan hori ez da kontutan hartuko ikasketak amaitzeko ikasleari falta zaizkion kredituak zenbatzean.
- Azterketa hori matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dute.
ESKAERAK EGITEKO DATAK:
NOIZ ESKATU | ZER ESKATU |
---|---|
Urriaren 16tik azaroaren 29ra | Ohiko deialdia urtarrilera aurreratzea |
Otsailaren 26tik martxoaren 27ra | Uztaileko ez-ohiko deialdia maiatzera aurreratzea (1., 2. eta 3. mailak) |