BORONDATEZKO PRAKTIKAK
CURRICULUMETIK KANPOKO BORONDATEZKO PRAKTIKAK
Gure ikasleei aukera hau eskaintzeko helburua da beren prestakuntzan jarduera profesionala ezagutzeko beste posibilitate batzuk ematea.
Praktika hauek borondatezkoak dira, hau da, ez daude ikasketa plan barruan, ikasturtean edo udan egiten dira.
UPV/EHUko ikasleek erakunde laguntzaileetan egiten dituzten kanpo praktika akademikoak 2019ko uztailaren 24ko Erabakiaren bidez araututa daude, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearen eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearen erabakia, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 12an onartu zuena.
Borondatezko praktiketan ari den ikasleak begirale bat izanen du praktika egiten ari den erakundean edo zentroan eta tutore bat unibertsitatean, ikaslearen jarraipena egiteaz eta gainbegiratzeaz arduratuko dena.
Curriculumetik kanpoko borondatezko praktika bat egiteko bete behar diren baldintzak
1.- Borondatezko praktikak ezin izango dira baliozkotu, beka bati lotuta egon edo ez egon, graduko 4. mailako curriculumeko nahitaezko praktikekin. Eta borondatezko praktikak egin izanak ere ez du balioko kredituak aitortzeko, ez baitaude ikasketa plan barruan.
2.- Curriculumetik kanpoko praktika bat egin ahal izateko, graduko ikasketa planeko 120 kreditu izan beharko dira gaindituta.
3.- Gomendagarri da praktikak, gutxienez, 60 orduko iraupena izatea eta, gehienez, aurrez aurreko 100 ordukoa.
4.- Ezin izango dira egin aldi berean curriculumeko nahitaezko praktikak eta curriculumetik kanpoko borondatezkoak.
5.- Praktika hauek egiteko, ikasleek CUM LAUDE asegurua izan behar dute kontratatuta.
6.- Ikasleek borondatezko praktikak egitearena ezin izango dute baliatu beren obligazio akademikoen ez-betetzea zuritzeko.
7.- Borondatezko praktikak egin nahi dituzten ikasleek ikastegiko teknikariarekin jarri beharko dute harremanetan (jesusangel.larrinaga@ehu.es) eta horretarako eskatzen zaion dokumentazio guztia bete beharko dute.
Hortaz, praktika egiten hasi baino lehen, besteak beste, ondokoak aurkeztu beharko dituzte:
- Erakundearen edo praktika zentroaren datuak
- egin nahi den praktikaren proiektua praktikaren arloko arduradunarekin eta erakundearekin adostuta
- ordu kopurua eta praktika egiteko egutegia (hasiera eta bukaera datak)
Praktika egin bitartean fakultateak eskatzen dizkien alderdiei buruz informatu beharko dute.
Praktika amaitutakoan memoria bat prestatu beharko dute, betiere praktiken arautegiko ereduaren arabera eginda (V. eranskina).
8.- Ikasleek praktika horiek beren espediente akademikoan jasotzea nahi badute, amaitu egin beharko dituzte eta beroriek egiteagatik eskatzen dizkieten formazko obligazioak bete beharko dituzte egindako ikasketen titulua eskatu baino lehen.
9.- Praktikak, egin baino lehen, fakultateko praktiken arduradunak baliozkotu beharko ditu.
10.- Praktika programaren arduradunak edonoiz eman ahalko du bukatutzat borondatezko praktika bat.
Ikasleek, praktika egiteko prest egonik, aitortu eta onartu egiten dituzte horiei buruz jasotako puntu guztiak eta behartuta daude praktika programaren arduradunak praktika egin aurretik, egin bitartean eta egin ondoren eskatzen dizkienak betetzeko.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko Praktika eta Gradu Amaierako Lan Batzordeak onartuta (2015eko otsailaren 12a).