Eduki publikatzailea

XXX. PSIKODIDAKTIKA JARDUNALDIAK

2023ko azaroaren 23an Psikodidaktika Jardunaldien XXX. edizioa ospatuko da Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Psikodidaktika Jardunaldiak Hezkuntza eta Psikologia arloko adituak eta profesionalak biltzen dituen urteko hezkuntza-ekitaldia dira.

Aurten, XXX. Edizioarekin, Psikodidaktikaren eremuan non gauden eta nora joan nahi dugun hausnartzeko gune bat ireki nahi dugu. Aukera bikaina izango da lankideekin konektatzeko, lan-sareak ezartzeko eta kalitatezko hezkuntzarekin dugun konpromisoa indartzeko. Aktiboki parte hartzera eta zuen esperientziak eta ikerlanak partekatzera gonbidatzen zaituztegu.

Hona hemen web orria informazio guztiarekin (programa, datak, bidalketak egiteko txantiloiak, etab.): www.psicodidactica.eus

Azaroaren 23an UPV/EHko Leioako Campuseko Bilboko Hezkuntza Fakultatean elkartuko gara.

Adeitasunez,

Psikodidaktikako antolakuntza batzordea