Eduki publikatzailea

HEZKUNTZA. Lan mundurako trantsizio beken otsaileko deialdia, 2019-2020 ikasturtean Gradua bukatzeko GrALa soilik falta baduzu

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/28

HELBURUA: Irakasle profileko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lortzea.

BEKA KOPURUA: 6 (4, Lehen Hezkuntzarako eta 2, Haur Hezkuntzarako).

NORI ZUZENDUTA: 2019/2020 ikasturtean Lehen Hezkuntza ala Haur Hezkuntzako Gradua amaitzeko GrALa falta zaien ikasleei.

BEKAREN ONURADUN IZATEKO IRIZPIDEAK:

  1. Gradua bukatzeko GrALa soilik falta izatea.
  2. Espediente akademikoa.

NON: Arabako ikastegietan.

BALDINTZAK:

  1. Aurretiko prestakuntza: martxoan (datak zehaztugabe daude).
  2. Egonaldia: 2020ko apirila-maiatza-ekaina.
  3. Bete beharreko orduak: astero, 30 orduko jardunaldia izango da gehienez (360 ordu guztira gehienez).
  4. Diru laguntza: 500 euro gordin, hileko (guztira: 1.500 euro).

IZEN EMATEA: otsailaren 28tik martxoaren 6ra arte (biak barne).

Hurrengo datuak zehaztu:

Izen-abizenak, NANa, posta elektronikoa eta bukatzen ari den Gradua.

Bide batez, lehenetsi 2 eskola,  zeinetan saiatuko garen bekaren onuraduna kokatzen.

IZENA EMATEKO LEKUA:

  1. Practicum dekanordetza (Hezkuntza eta Kirol Fakultateko 1.5 bulegoa)
  2. Posta elektronikoaren bitartez:

Hautatutako ikasleei jakinaraziko diegu hurrengo pausuak zeintzuk diren martxoaren hasieran.