Palacký Unibertsitateko Olomouc-eko (Txekiar Errepublika) Jiri Malis ikertzaile gonbidatuak mintegia emango du : Modern science and replication: Can we trust scientific publications ?
Data
2023/04/18, 10:00 - 13:00
Kokapena
Kokapena
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Doktorego Programak antolatutako jardueren artean, Ekain Zubizarreta doktoreak gonbidatuta, 2022/2023 ikasturte honetan Palacký Unibertsitateko Olomouc-eko (Txekiar Errepublika) Jiri Malis ikertzaile gonbidatuak emango duen mintegi bat izango dugu (ingelesez).
Ekitaldia apirilaren 18an (asteartea) izango da, 10:00etatik 13:00etara, S2 ikasgelan (2. mintegia).
Uste dugu guztiontzat interesgarria izan daitekeela, ez bakarrik ikerketa ezagutzea, baita truke hitzarmenak ditugun atzerriko zentroekin harremanak sendotzen jarraitzeko ere.
Guztiok parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.