Eduki publikatzailea

Mintegia

Palacký Unibertsitateko Olomouc-eko (Txekiar Errepublika) Jiri Malis ikertzaile gonbidatuak mintegia emango du : Modern science and replication: Can we trust scientific publications ?

Doktorego Programak antolatutako jardueren artean, Ekain Zubizarreta doktoreak gonbidatuta,  2022/2023 ikasturte honetan Palacký Unibertsitateko Olomouc-eko (Txekiar Errepublika) Jiri Malis ikertzaile gonbidatuak emango duen mintegi bat izango dugu (ingelesez).

Ekitaldia apirilaren 18an (asteartea) izango da, 10:00etatik 13:00etara, S2 ikasgelan (2. mintegia).

Uste dugu guztiontzat interesgarria izan daitekeela, ez bakarrik ikerketa ezagutzea, baita truke hitzarmenak ditugun atzerriko zentroekin harremanak sendotzen jarraitzeko ere.

Guztiok parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.