KULTURARTEKO HEZKUNTZA AIPAMENEKO 10. URTEURRENA. KULTURARTEKOTASUNA SUSTATZEKO PROIEKTUEN DISEINU eta PLANGINTZAN TREBATZEKO FORMAKUNTZA TAILERRA
Data
2023/10/26
2023ko Urriaren 26, Azaroaren 2 eta 8an, goizeko 10.00ak eta 12.00ak bitartean
PRESTATZAILEA: Pilar Oronoz, Zabalketa Elkarteko Hezkuntza Ataleko Koordinatzailea.
IRAKASLE ARDURADUNA: Igone Palacios Agundez (Kulturarteko Hezkuntzarako Baliabideak eta Estrategia Didaktikoak ikasgaiko koordinatzailea)
NORENTZAT: Bereziki Gasteizeko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kulturarteko Hezkuntza aipameneko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetako 4. Mailako ikasleei zuzendua dago (Kulturarteko Hezkuntzarako Baliabideak eta Estrategia Didaktikoak ikasgaiko proiektu bat aurrera eramatea ahalbidetzeko) baina interesaturik egon daitekeen edozein ikasle zein irakasle ere bertaratu daiteke aurretik izena emanez (honako emailean: igone.palacios@ehu.eus)
HEZKUNTZA HELBURUA: Giza Garapen Lankidetzako kasu erreal baten bitartez, ikaslegoa arazo eta helburuen zuhaitzen tresnak ezagutzea, arazoen kausa eta efektuak aztertzen trebatzea eta ondoren, Kulturartekotasunerantz proposamenak eta konponbideak bilatzeko proiektuen diseinuak egiten ikastea esperientzia berritzaile honen hezkuntza helburua, betiere 2030 agenda Jarraituz eta Generoa, Iraunkortasuna eta Giza eskubideak kontutan hartuz.
DATA: 2023ko Urriaren 26, Azaroaren 2 eta 8an, goizeko 10.00ak eta 12.00ak bitartean
HIZKUNTZA: Euskaraz
LEKUA: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Hezkuntza eraikineko Hizkuntza gelan (Urriaren 26an aldiz, 3.4 gelan). Juan Ibañez de Sto. Domingo, 1 | 01006 VITORIA-GASTEIZ)
Harremanetarako
- Posta elektronikoa: igone.palacios@ehu.eus