María Gabriela Rodríguez

María Gabriela Rodríguez

Posta elektronikoa

Biografia

María Rodríguez Kimikan Lizentziatu zen 2018an Simón Bolívar unibertsitatean (Caracas-Venezuela). Bere gradu amaierako lanean, aluminioaren industriako azpiproduktu baten erabilera aztertu zuen oxidazio prozesu aurreratuetan agente aktibo gisa erabili ahal izateko.

2019/2021 bitartean, klinika onkologiko bateko ziklotroi bat operatzen lan egin zuen, erradiofarmakoak sintetizatzen.

Ondoren, 2022an, Argentinako CITEMA-UTNFRL ikerketa zentroan lan egin zuen, egurra babesteko poliuretano dispertsio akuosoak sintetizatzen eta karakterizatzen, CIC-ek (Comisión de Investigaciones Científicas) emandako beka bati esker.

Gaur egun bere doktoretza tesia burutzen ari da “Materialak + Teknologiak” ikerketa taldean (GMT), Arantxa Eceiza eta Ainara Saralegi doktoreen gidaritzapean.

Ikerketa

Gaur egun doktoretza tesia egiten ari da “Materialak + Teknologiak” ikerketa taldean (GMT). Bere ikerketa, poliuretano-urea dispertsio akuosoetan oinarritutako biotinten sintesian oinarritzen da, ondoren hauek 3D inprimaketa teknologia erabiliz prozesatu ahal izateko.