patrocinio-mecenazgo-info

Babesa eta mezenasgoaren inguruko informazioa

Zer da mezenasgoa?

Euskal Herriko Unibertsitatearen alde egiten diren ekarpenak, eta bai dirutan egiten direnetatik, eta bai gauzatan egiten direnetatik, hartzen dituztenek eta egiten dituztenek ateratzen dute etekin, irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoa sustatzeko zerga-pizgarriei buruzko araudiarekin bat.

Ekarpenak diru-emaitzak, kultur ondasunenak edo ondareenak, doako zerbitzuenak... izan daitezke, eta ezeztaezinak, hutsak eta soilak izan behar dute.

Ekarpenak mezenasgotzat hartzen dira; azken batean, erakunde pribatuek eta banakoek interes orokorreko jarduerak aurrera eramaten parte hartzea da.

Nor izan daiteke mezenas?

Ekarpenak banakoek eta enpresek edo edozein pertsona juridikok egin ditzakete, eta, Unibertsitatea garatzen laguntzeaz gain, abantaila da zerga-onurak lortzen dituztela; onurak aldatu egiten dira ekarpena nork egiten duen eta zer nolako ekarpena egiten duen.

Ze mota daude?

Hiru mota daude:

A. Orokorra

EHUren alde egiten den ekarpen orok honako zerga-onura hauek eskuratzen ditu:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordaindu behar duen pertsona batek egiten badu, ekarpenaren balioaren % 30 ken daiteke kuota osotik, aitorpena lurralde historiko batean egiten bada.
  • Estatuko araudiaren mendeko zergadun batek egiten badu, % 25 ken daiteke.
  • Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar duen pertsona batek egiten badu, gastu kengarritzat hartzen da zerga-oinarria kalkulatzeko, aitorpena lurralde historiko batean egiten bada.
  • Estatuko araudiaren mendeko zergadun batek egiten badu, % 35 kentzen da kenkariek eta hobariek murriztutako kuotatik.

B. Lehentasunezko mezenasgo-jarduerak (aldundiek zehaztu beharrekoak)

Urtero-urtero, erakunde eskudunek lehentasunezko mezenasgo-jarduerak zein diren xedatzen dute. Haiek sustatzeak interes orokorrari egiten dio mesede, batez ere, eta, ondorioz, zerga-tratamendua hobea da.

Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar duten pertsonek, oro har xedatutako arintzea ez ezik, eginiko ekarpenaren % 18 ken dezakete kuotatik, aitorpena lurralde historiko batean egiten badute.

Estatuko araudiaren mendeko pertsonek % 5 handitu ditzakete xedatutako kenkariak.

C. Enpresek interes orokorreko jardueretan parte hartzeko lankidetza-hitzarmenak

Mezenasgoari buruzko araudiaren xedeetarako, enpresek interes orokorreko jardueretan parte hartzeko lankidetza-hitzarmenak enpresa baten eta Unibertsitatearen artean sinatzen dira, eta, Unibertsitatearen jarduerak egiteko laguntza ekonomiko baten trukean, Unibertsitateak laguntzaileak jardueran parte hartu duela jakinarazten du jendaurrean.

Lankidetza ez da zerbitzuak ematea, eta egiten diren gastuak eta ordaintzen diren kopuruak gastu kengarritzat hartzen dira Sozietateen gaineko Zergaren oinarria kalkulatzeko, zergaduna lurralde historiko batekoa bada eta baita estatuko araudiaren mendekoa bada.