Aurkezpena
Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte Psikologia Sailera
Gaur egun, gure sailak 4 kide ditu Arabako Campusean, 8 kide Bizkaiko Campusean eta 27 kide Gipuzkoako Campusean, eta guztiak ari dira gizarte psikologiaren arloan irakasten eta ikertzen. Gradu hauetan ematen dituzte eskolak: Psikologia, Kriminologia, Gizarte Langintza, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, Giza Nutrizioa eta Dietetika, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa, Soziologia eta Logopedia; eta gradu bikoitz hauetan: Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia, Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika eta Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak. Horrez gain, graduondoko programetan ere aritzen dira, hain zuzen ere, master hauetan: Erakundeen Psikologia eta Esku Hartze Psikosoziala; Psikologia, Gizabanakoa, Taldea, Erakundea eta Kultura; Osasun Psikologia Orokorra; Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa; Laneko Segurtasun eta Osasuna; Proiektu Zuzendaritza. Egoitza Gipuzkoako Campusean dago, Psikologia Fakultatean, eta sail-atal bat dauka Bizkaiko Campusean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.


