Breadcrumb

Unibertsitate Masterra: Teknologia Aurreratuak Industrian

Unibertsitate Masterra: Teknologia Aurreratuak Industrian*

* Masterra eta DUAL zigilua egiaztatze-prozesuan daude, 2025-26 ikasturtetik aurrera eskaini dadin.

 

Euskal industriak profesional kualifikatuak behar ditu, berrikuntza-arloetan ezagutzak eta trebetasunak dituztenak. Master honek tresna eta teknika aurreratuetan oinarritutako programa akademiko bat eskaintzen du. Tresna eta teknika horiek beharrezkoak dira funtsezko sektore batzuen garapena eta eraginkortasuna bultzatzeko eta industria adimentsu bateranzko eraldaketa errazteko. 

Bi espezializazio-ibilbide egin daitezke:

Teknologia Elektriko, Elektroniko eta Kontrol-teknologia Aurreratuetako espezialitatea: industria-digitalizazioaren arloko ezagutza eta trebetasun aurreratuak. Arreta berezia jartzen da kontrol, elektrifikazio eta robotika aurreratuko sistemen analisian, diseinuan eta balidazioan, baita adimen artifizialeko tekniketan ere. Trantsizio energetiko-klimatikoa eta teknologiko-digitala landuko dituen industria jasangarria, lehiakorra eta digitala lortzeko irtenbide aurreratuak sortzea, diseinatzea eta inplementatzea ahalbidetuko duen espezializazioa da.

Teknologia Mekaniko Aurreratuko espezialitatea: ezagutza eta trebetasun aurreratuak, bai egituren eta horien propietate mekanikoen analisi, diseinu eta ebaluazioarekin lotuak, bai ekoizpen-sistema berrien integrazioarekin eta produktuen eta prozesuen ebaluazioan eta diseinuan ingurumen-irizpideak txertatzearekin lotuak. Hau da, esparru mekanikoan eta prozesu industrialen optimizazioan soluzio aurreratuak eta berritzaileak asmatzea, diseinatzea eta inplementatzea ahalbidetuko duen espezializazioa da.

Zergatik ikasi Master hau?

  • Industrian interes handia duten arloetan trebetasunak eta ezagutza espezializatuak eskuratzeko.
  • Inguruko enpresa batean Practicum-a egitean Masterraren edukiak praktikan jartzeko.
  • Industria adimentsu eta berritzaile baterako trantsizioa lagundu eta bultzatu ahal izateko.
  • Doktoretza egiteko aukera izateko.

 

Ikasketa plana

Derrigorezko modulua (36 ECTS)

  • Industria konektaturaren oinarriak
  • Fabrikazio digitalaren oinarriak
  • Datuen analisirako konputazio tresnak
  • Datuen zientzia
  • Ikerkuntzarako sarrera
  • Ekonomia zirkularra industrian
  • Fabrikazio prozesuen simulazio eta optimizazioa
  • Prozesu eta sistemen instrumentazioa
  • Business intelligence eta estrategia lehiakorra 

Hautazkoak (24 ECTS): Berezitasun bat aukeratu behar da

Teknologia Elektriko, Elektroniko eta Kontroleko Aurreratua

  • Robotika aurreratua
  • Ereduetan oinarritutako kontrolagailuen diseinua
  • Industriari aplikatutako adimen artifiziala
  • Makina elektrikoen analisia, kontrola eta simulazioa
  • Industria informatika aurreratua
  • Sare adimendunak eta energia berriztagarriak
  • Potentzia-bihurgailuak

Teknologia Mekaniko Aurreratua

  • Konputazio-mekanika
  • Fabrikazio aurreratua
  • Elementu finituen bidezko diseinu mekaniko aurreratua 
  • Ekodiseinua
  • Produktuen bizi-zikloaren kudeaketa
  • Egituren kalkulu aurreratua
  • Makinen dinamika

Derrigorezko modulua (30 ECTS)

  • Enpresa-praktikak (*) (12 ECTS)
  • Master Amaierako Lana (*) (18 ECTS)

(*) DUALA: 3. semestrea enpresan egiten da.

 

 

Berezitasunak

  • Masterra ibilbide DUALean ikas daiteke.
  • Masterraren iraupena ikasturte eta erdikoa da.  2. ikasturtean derrigorrezko praktikak egiten dira.
  • Masterra Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostian) ikasten da.

 

Lehentasunez sartzeko titulazioak

  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua.
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua.
  • Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua.
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua.
  • Beste gradu baliokideak (batzorde akademikoaren irizpidearen arabera).

 

Harremanetarako

gie.masterra@ehu.eus