Gradu Amaierako Lana/ Master Amaierako Lana enpresan
Gradu Amaierako Lana (GrAL) edo Master Amaierako Lana (MAL) titulazioa jasotzeko egin beharreko azkeneko lana da. Hamabi kreditu balio ditu eta bai Eskolan (irakasle arduradun baten gainbegiratzepean) bai enpresan (irakasle-tutore batekin eta enpresako arduradun baten ikuskapenarekin) egin daiteke.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Gradu Amaierako Lana edo Master Amaierako Lana enpresan egiteko aukera ematen du. Enpresek beren eskaintzak GAUR aplikazio informatikoan egiten dituzte eta matrikulatuta dauden ikasleek ikusi ditzakete. Ikasleak bere kabuz ere aurkitu dezake intereseko enpresa eta beraien artean proiektu bat adostu dezakete. Edonola dela ere, egonaldia hasi aurretik, lankidetza hitzarmena sinatu beharko da.
GrAL/MALa enpresan egiteak ikasleari gaur egun hain beharrezkoa den lan ezagutza emango dio eta beste ingurune batean garatzea zaila diren gaitasun pertsonalak lortu.
Informazio gehiago: