Unibertsitate Masterra: Azpiegitura eta Eraikuntza Jasangarrien Ingeniaritza*
* Masterra eta DUAL zigilua egiaztatze-prozesuan daude, 2025-26 ikasturtetik aurrera eskaini dadin.
Itun Berdearen estrategiek eta jarduerek Europa neutraltasun klimatikora eraman nahi dute 2050ean. Horretarako, langile tekniko prestatuak eta eraikuntzaren eta azpiegituren sektorean berrikuntza bultzatzeko gaitasuna dutenak behar dira. Unibertsitate Master honen programa akademikoak honako trebetasun eta ezagutzak eskaintzen dizkizu:
- Ingeniaritzako baliabideen erabilerari buruzko ikuspegi zirkularra izatea, materialak eta horien birziklapena bereziki azpimarratuz (bizi-zikloaren analisia, ingeniaritza zirkularra, urban mining-a).
- Iraunkortasun-irizpideak txertatzea, bai proiektuen kudeaketan, bai enpresa-kudeaketan, ikuspegi integrala eta arduratsua ziurtatuz.
- Energia-baliabideen kudeaketa optimizatzea, energia-aurrezpenaren kudeaketa, energia berriztagarrien integrazioa eraikuntzan, birgaitze energetikoa eta eraikinen kalifikazio eta ziurtapen energetikorako tresnak ezagutzea eta inplementatzea kontuan hartuta.
- Azpiegituren iraunkortasuna hobetzea, haien diseinuan edo bizitza baliagarrian esku hartuz, zoladura jasangarriak erabiliz, uraren zikloaren kudeaketa optimizatuz, sentsoreak sartuz eta azpiegiturak digitalizatuz, IAren bidez.
Zergatik ikasi Master hau?
- Graduko ikasketak osatzeko eta sakontzeko, hainbat irteera profesional dituen arlo batean espezializatuz.
- Klima-aldaketaren aurka lagunduko diguten ezagutzak eta tresna teknikoak eskuratzeko.
- EAEn pisu handia duen industria- eta ekoizpen-sektore baterako trantsizioa lagundu eta bultzatu ahal izateko.
- Doktoretza egiteko aukera izateko.
Ikasketa plana
Derrigorrezko modulua (18 ECTS)
Baliabideen Ingeniaritza Iraunkorra
- Ingeniaritza zirkularra
- Enpresa-kudeaketa iraunkorra
- Bizi-zikloaren analisia
- Baliabideen ingeniaritza: Urban mining
- Proiektu kudeaketa integral iraunkorra
- Ingeniaritza jasangarria: kasu praktikoa (*)
Hautazkoak (30 ECTS): 3 moduluen artean 2 aukeratu
1. Azpiegitura Iraunkorretarako Material Berriak (15 ECTS)
- Materialak berreskuratzea, errebalorizatzea eta birziklatzea. Hondakinen tratamendu aurreratua
- Material funtzional, aurreratu eta jasangarriak
- Materialen diagnostikoa eta kontserbazioa
- Materialen ziurtatze jasangarria
2. Energiaren Kudeaketa Iraunkorra (15 ECTS
- Kontsumo eraginkorra eta energia aurrezteko kudeaketa
- Energia berriztagarrien integrazioa eraikuntzan
- Birgaitze energetikoa
- Kalifikazio eta ziurtapen energetikorako tresnak
3. Azpiegitura Iraunkorrak (15 ECTS)
- Zoladura jasangarriak
- Egitura industrializatuen diseinua eta kalkulua
- Ur-zikloaren kudeaketa jasangarria
- Adimen artifiziala ingeniaritza zibilari aplikatuta
- Digitalizazio aurreratua azpiegituretan
Derrigorrezko modulua (12 ECTS)
-
Master Amaierako Lana (*)
(*) Ibilbide DUALean ikasgai hauek enpresan egiten dira.
Berezitasunak
- Masterra ibilbide DUALean ikas daiteke.
- Masterraren iraupena ikasturte batekoa da.
- Masterra Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostian) ikasten da.
Lehentasunez sartzeko titulazioak
- Arkitektura Teknikoko Gradua.
- Arkitekturaren Oinarrietako Gradua.
- Ingeniaritza Zibileko Gradua.
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua.
- Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua.
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua.
- Esparru zientifiko-teknologikoko beste gradu edo titulazioak (batzorde akademikoaren irizpidearen arabera).