I_Kalitate politika

GIEren Kalitate Politika

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola 2016ko urtarrilaren 5ean eratu zen, garai hartako bi ikastegi integratuta: Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa eta Eibarko Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, bi-biak ibilbide luzekoak hezkuntza eta ikerketa alorrean. Integrazio prozesuak bi mugarri izan zituen: 2016ko abenduan, lehenengo Ikastegiko Batzarra aukeratu zen; 2017ko otsailean, lehenengo zuzendaritza talde bateratua. Orduz geroztik, Eskola konprometituta dago kalitatezko kudeaketarekin eta etengabeko hobekuntzarekin.

Zentroak, eta bereziki bere zuzendaritza-taldeak, kalitatearekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa hartzen du. Konpromiso hori honako puntu hauetan zehazten da:

  • Kalitate-politika definitzen, berrikusten eta etengabe eguneratzen du, Kalitatearen Barne Bermerako Sistema eraginkorra dela eta aldizka ebaluatzen eta berrikusten dela ziurtatuz.
  • Kalitate-politika hori Eskolako langile guztiek ulertu eta onartu dezatela baita bere interes-taldeei ere zabaldu dezala sustatzen du.
  • Prozedura guztien jarraipena bermatzeko, jardun, informazioa bildu, ebaluatu eta berrikusteko sistematika bat eratzen du.

Horren ondorioz, aurrerapen nabarmen hauek egin dira azken urteotan:

  • IKESKaren eskuliburua diseinatzea eta Batzordean onartzea (2018ko urtarrila)
  • Sistemaren eskuliburuaren diseinuak AUDIT ziurtagiria jasotzen du (2018ko abendua)
  • Ikastetxeak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria jasotzen du (2018ko abendua)
  • 2019-2022 Plan Estrategikora daraman hausnarketa estrategikoa (2019ko martxoa)
  • IKESKaren ezarpenaren AUDIT ziurtagiria (2022ko abendua)
  • Akreditazio instituzionala jasotzen du (2023ko martxoa)
  • 2. Plan Estrategikoa egitea eta onartzea (2023-2026)

Eredu hori oinarritzat hartuz zentroari atxikitako sei gradu, bi gradu bikoitz eta bi master ofizialak kudeatzen dira.

I_calidad eskola osoa

Kalitate Batzordea

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Kalitate Batzordea Zuzendaritza Taldearekin lankidetzan arituko da, Kalitatearen Barne Bermerako Politikak eta Sistemak planifikatzen eta horien jarraipena egiten. Gainera, kalitateko sistema horien politika, helburu, plan, programa, erantzukizun eta lorpenen barne-komunikaziorako tresna ere izango da. Horrez gain, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako  Kalitate Batzordeak laguntza eta aholkularitza eskainiko dizkie Zuzendaritza Taldeari eta Ikastegiko Batzarrari, tituluen garapen kurrikularraren planifikazioan eta jarraipenean, eta horretarako, gaitasunetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntzako eredua hartuko du oinarri. Eredu horrek norberak bideratutako ikaskuntza (bakarkakoa nahiz taldekoa) eta ebaluazio jarraitua sustatuko ditu, irakaskuntza eleanitzaren testuinguruan, metodologia aktiboen bidez eta informazio zein komunikazioko teknologien laguntzaz. Era berean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Kalitate Batzordea arduratuko da irakasleak ebaluatzeko txostenak igortzeaz.

Kalitate Batzordeko batzorkideak

  • Ostolaza Zamora, Joseba Xabier (Zuzendaria eta batzordeko presidentea)
  • Retegui Miner, Aloña (Idazkari akademikoa)
  • Alberro Eguilegor, Gorka (Zuzendaritza-taldea)
  • Alcalde Valverde, Cristina (Zuzendaritza-taldea)
  • Alkorta Egiguren, Patxi (Zuzendaritza taldea)
  • Cabezudo Maeso, Sara (PDI)
  • Elola Artano, Andoni (Zuzendaritza-taldea)
  • Zubia Olaskoaga, Itziar (Gradu-koordinazioa)
  • Garitaonaindia Antsoategi, Ugutz (PDI)
  • Garmendia Antin, Maddi (Gradu-koordinazioa)
  • Barroso Moreno, Nora (Gradu-koordinazioa)
  • Labidi Bouchrika, Jalel (Master-koordinazioa)
  • Lizuain Lilly, Ion (PDI)
  • Peñalba Otaduy, Miriam (Zuzendaritza taldea)
  • Rodriguez De La Calle, Carlos (Gradu-koordinazioa)
  • Sanchez San Martin, Ainara (TKZEL)
  • Ugarte Soraluce, Lorena (PDI)
  • Ugartemendia de la Iglesia, Juanjo (Master-koordinazioa)
  • Urdanpilleta Landaribar, Marta (Gradu-koordinazioa)
  • Urgoiti Agirre, Mercedes (TKZEL)
  • Urbicain Pelayo, Gorka (Gradu-koordinazioa)
  • Puente Tuñón, Laura (Ikaslea)

 

>> Unikude-ra sarbidea