Jantokia

Hezkuntza esparruak, bere zerbitzuen artean, jantokia ere eskaintzen du. Jantokian itundutako prezioa duten menuak eskaintzen dira. Ordutegia 13:30etatik 15:00etara da. Jantokian jateko txartelak IES Uni Eibar-Ermua BHIko sarreran dagoen makinan saltzen dituzte.
Halaber, 5. solairuan ikasleek erabili dezaketen jangela bat dago, mikrouhin labe bat duena.