I_Iraskasle-ikasle tutoretza-plana

Iraskasle-ikasle tutoretza-plana

Plan honen helburua ikasle berriak unibertsitate-bizitzara egokitzen laguntzea da. Programa honetan parte hartzen duten irakasleek boluntario gisa parte hartzen dute eta bakoitzak 10 ikasle inguruko taldea tutorizatuko du. Zure tutoreak hainbat arlotan lagun zaitzake: unibertsitatearen funtzionamenduari buruzko zalantzak argitzen, ikasteko modua antolatzen edota arlo akademikoan orientazioa ematen. Tutore bakoitza ikasturtean zehar bi aldiz elkartuko da berari egokitutako ikasle-taldearekin eta bilera hauetara joatea derrigorrezkoa izango da. Honetaz gain, irakasle tutorea ikasturte osoan zehar prest egongo da modu indibidualean izan ditzakezun zalantzak argitzeko.