Laguntza, GIEn (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan) ikastea eta kirola egitea bateragarri izan daitezen
Giouzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostia) ikasle kirolarien alde egiten dugu, kirola osasunerako onuragarri izatez gain, gure ustez balio eta gaitasun askotan hazteko aukera ematen die gazteei, eta gaitasun eta balio horiek gure eskolan hartzen duten heziketaren parte eta helburu ere badira, kirolaren bidez, besteak beste, ondoko arloan lantzen baitira: talde lanerako konpromisoa, ahalegin pertsonala, talde lana, lidergoa, arazoak konpontzeko lanean parte hartze aktiboa, hobekuntza lortzeko etengabeko bilaketa.
Hain zuzen ere, eskolak goi mailako kirolaren alde egitea unibertsitateko kirolaren suspergarri da, oinarri hartuta horrek dakartzan prestakuntzako eskakizun tekniko eta zientifikoak, eta ikasle kirolariak eskolaren eta UPV/EHUren ordezkari direla unibertsitateko zein unibertsitatetik kanpoko kirol jarduera eta lehiaketetan, erkidegoan bertan antolatutakoetan, Estatuan zein nazioartekoetan.
Eskolaren laguntza eskatzeko, ikasle kirolariak bi aukera ditu. Bata, UPV/EHUko goi mailako eta errendimendu handiko unibertsitate kirolarientzako I. Tutoretza Plana. Bestea, eskolak berak ikasle kirolarientzat dituen laguntzak; laguntzok UPV/EHUko planean sartzeko baldintzak bete ez arren maila handia egiaztatuta daukaten ikasleentzat dira.
UPV/EHUko goi mailako eta errendimendu handiko unibertsitate kirolarientzako I. Tutoretza Planaren babesa lortzeko, ikasleak goi mailako kirolari izaera aitortzeko eskaria egin behar dio UPV/EHUri. Informazio zabalagoa lortzeko:
USUE ZATIKA ELORZA
Kirol Teknikaria
THZ-CPT
Kirol Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
Tel. 944302250
Email: u-zatika@ej-gv.es
Esan bezala, UPV/EHUko planean sartzeko baldintzak betetzen ez dituen ikasleak eskolako planaren babesa eska dezake. Horretarako, ikasleak ondokoak egin beharko ditu:
- Kirol merezimenduak egiaztatu (aldundiaren ziurtagiria, federazioaren gutuna…)
- Entrenamendu saioak eta lehiaketetako parte hartzea egiaztatzeko agiriak aurkeztu (kirol taldeko egiaztagiriaren bidez).
Eskolan aurkeztu beharreko agiriei eta izapideei buruzko informazio zabalagoa:
Gizarte Erantzukizunaren eta Ikasleen Zuzendariordea
gie.ikasleria.zuzorde@ehu.eus
943-017273
Kirol arloan eskolak ematen dituen laguntzak eskuratuz gero, ikasleak, oro har, ondokoak lortuko ditu, horretarako aukerarik dagoen heinean:
- Arlo akademikoan egokitzapenak ikastea eta kirola egitea bateragarri izan daitezen.
- Ordutegiak kontuan hartuta, taldea aukeratzean lehentasuna.
- Ikasketetara egokitzeko iradokizunak eta aholkua, kirol jarduna unibertsitate arloko bizimodua garatzeko oztopo izan baitaiteke.
- Irakasle-tutorea izatea. Irakasle hori UPV/EHUko estamentuen arteko bitarteko izango da, batez ere irakasleen artekoa, ikaslearentzat ikasketak eta kirol jarduera bateragarri izan daitezen lortze aldera.
- Ikaskide baten laguntza irakasgaiko gorabeheren berri lortzeko: lanak aurkezteko epeak, kontroleko datak, aldaketak…