N_ganadoras concurso poster TFG-MAL

GrAL/MAL poster onenen lehiaketako irabazleak

Dagoeneko 2021-22 ikasturtearen GrAL/MAL poster onenen lehiaketako irabazleak ezagutzen ditugu. Saridunen zerrenda hauxe da:

  • GrAL/MAL poster onenaren lehen saria:

Lucía García Ubarrechena, Ingeniaritza Mekanikoan graduatua

350 euro eta diploma egiaztatzailea

  • GrAL/MAL poster onenaren bigarren saria:

Maitane Piñeiro Montoya, Arkitektura Teknikoan graduatua

300 euro eta diploma egiaztatzailea

  • Ikasleriaren sari berezia:

Jone Albisua Arregi, Arkitektura Teknikoan graduatua

300 euro eta diploma egiaztatzailea

 

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

 

N_GrAL poster lehiaketa 2021-22

2021-22 ikasturteko GrAL/MAL-poster onenaren saria (Donostiako egoitza)

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola – Donostia

Sariketa honen helburu nagusiak dira komunikazio zientifiko-teknikorako bitarteko grafikoen erabilera bultzatzea eta gure ikasleek beren GrAL/MALetan egiten dituzten lanak ikusgai egitea. Horretarako, parte-hartzaileek beren lanaren eta lortutako emaitzen berri emateko A1 tamainako poster bat aurkeztu behar dute.

Hiru sari banatuko dira:

  • GrAL/MAL-poster onenaren lehenengo saria: egiaztapen-diploma eta 350 € jasoko ditu.
  • GrAL/MAL-poster onenaren bigarren saria: egiaztapen-diploma eta 250 € jasoko ditu.
  • Ikasleriaren sari berezia: egiaztapen-diploma eta 300 € jasoko ditu.

 

Epaimahaia:

GrAL/MAL-poster onenen lehenengo eta bigarren sarien balorazioa bost kidek osatutako batzorde batek egingo du (Ikasle Kontseiluko ordezkari bat, Zentroko Zuzendaritzako ordezkari bat, Zentroko hiru irakasle), honako irizpide hauetan oinarrituta:

  • Diagramen, grafikoen eta bestelako erreminten erabilera egokia, informazio zientifiko-teknikoa modu bisual batean adierazi eta sintetizatzeko.
  • Burututako lanaren interesa modu erakargarrian adieraztea.
  • GrAL/MALa kalitatezkoa izatea.

Epaimahaiak aukeratu dituen eta azken fasera pasatzen diren posterrekin erakusketa bat egingo da, ikasleek Ikasleriaren Sari Berezia nori eman zuzenean bozkatzeko aukera izan dezaten. Bozkatzeko epea eta prozedura Eskolako web-orrian argitaratuko dira.

 

Nork parte har dezake?

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - Donostian, 2021-22 ikasturtean zehar GrAL/MALa defendatu duen ikasle orok.

 

Zer bidali behar da?

Posterra formatu digitalean pdf-artxibo-mota erabiliz (gehienez, 25 MB). Gainontzean, formatua librea da baina ondokoak izan behar ditu:

  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako logoa
  • GrAL/MALaren izenburua eta egilearen izen-abizenak
  • Zein titulaziotan egin den
  • Tutore izan den irakaslearen izen-abizenak
  • Enpresan egin bada, enpresaren logoa

 

Epea: 2022ko urriaren 21a arte.