Espedientearen lekualdaketa sarbidea
UNIBERTSITATEKO IKASKETA OFIZIALAK HASITA IZANIK IKASKETA HORIETAN JARRAITU EDO UNIBERTSITATEKO BESTE IKASKETA OFIZIAL BATZUK HASI NAHI DITUZTEN IKASLEAK (LEKU-ALDAKETAK).
Baldintzak:
Eskariak ebatziko ditu Ikastegiko Zuzendaritzak, ondoko irizpideei jarraituz:
- Lehenengo maila osoa edo 60 kreditu gaindituta izatea, baldin eta ikasketa horietarako plaza kopuru mugatua badago edo plaza guztiak ohiko prozeduraren bidez esleitu badira.
- UPV/EHUn Jarraitzeko Arauak betetzea.
- Ikastegiko zuzendaritzak lekualdaketa kopuru jakin bat onartu ahal izango du bateragarri izango dena titulazio horretako lehenengo mailan sartzeko ezarrita dagoen ikasle kopuruarekin eta irakats ahalmenarekin. Horretarako, ikastegiko akademia antolakuntzako batzordeak zehaztutako irizpide objektiboak erabiliko dira, eta irizpideok ikastegiaren web orrian egon beharko dira argitaratuta izena emateko epea hasi baino lehen.
3. puntua aplikatuta, ez da onartuko lekualdeketarik Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria-Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzera.
Eskatzeko epea:
Tokia:
Bidali email bat: gie.idazkaritza@ehu.eus
Dokumentazioa:
- Eskaera inprimakia (pdf)
- NANaren fotokopia.
- Egindako ikasketen ziurtagiri pertsonala, lehenengo kurtsoa gaindituta dagoela edo 60 kreditu dauzkazula ziurtatzen duen agiri bat (UPV/EHUko ikasleek ez dute ekarri behar).
Ebazpena:
2024ko uztailaren 8tik 12ra bitarteko astean, onartzeko/ ez onartzeko gutuna bidaliko da posta elektronikoaren bidez, eta matrikula uztailaren hurrengo astean egiteko eguna eta ordua adieraziko dira.
Goiko baldintzak betetzen ez badira:
Ikasle horiek berriz eman ahalko dute izena prozedura orokorrerako ezarritako epe eta datetan, eta sarrera berriko ikasleen izaera bera izango dute. Hau da: sarbide proban lortutako kalifikazioa edo baliokidea hartuko da aintzat.Unibertsitaterako sarbide informazioa: www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home
UNIBERTSITATEKO IKASKETAK ATZERRIAN HASITA DITUZTEN IKASLEAK (LEKU ALDATZEA)
Espediente aldaketa eskatu ahal izateko BALDINTZAK: baliozkotu/aitortu daitezkeen 30 kreditu eginda edukitzea, gutxienez.
Atzerrian egindako unibertsitate ikasketak partzialki aitortzeko ESPEDIENTEA ALDEZ AURRETIK AZTERTZEKO ESKAERA.
Prezio publikoko tarifa: 153,38 €
Espedientea aldeez aurretik aztertzeko eskaera egiteko epea: 2024ko ekainaren 3tik 13ra
Eskaerak aurkezteko lekua: gie.idazkaritza@ehu.eus
Eskaerarekin batera bidali beharko agiriak. Kontuan izan agiri guztiek ofizialak izan eta behar bezala legeztatuta egon behar dutela. Agiriekin batera, hala badagokio, gaztelaniara egindako itzulpen ofiziala aurkeztu beharko da.:
- Eskaera orria (pdf)
- Jatorrizko unibertsitateko titulazioari dagokion ziurtagiri akademikoa (emaitzak eta deialdi kopurua)
- Jatorrizko unibertsitateko titulazioari dagokion ikasketa plana (kreditu kopurua, irakasgaiak eta titulazioa adierazita)
- Gainditutako irakasgaien programa, ikastegiaren/unibertsitatearen zigiluarekin.
Onartua izanez gero, aurretik adierazitako dokumentazioa idazkaritzan aurkeztu beharko da matrikula egunean.