I_erreprografia e

Erreprografia

Eskolako lehen solairuan dagoen Erreprografia Zerbitzuaren eginkizuna kopiagintzako lanak egitea da: fotokopiak atera, koadernatu, etab. Gainera bertan irakasleek prestaturiko eskuliburuak eta apunteak lor daitezke. Erreprografia zerbitzuaren ordutegia 10:30tik 12:00etara da astearte eta ostegunetan. Opor garaietan edo gertakizun bereziengatik ordutegi hori murriztu daiteke.

Atezaintza ondoan, fotokopiagailu bat dago, txartelarekin dabilena, zentroaren irekitze eta ixte ordutegian erabil daitekeena.