Irteera profesionalak
Gradu bikoitza: titulazio honek Herri Lanetako Ingeniaritza Teknikoko (CIN/307/2009 Agindua) eta Arkitektura Teknikoko (ECI/3855/2007 Agindua) lanbide arautuetan jarduteko gaitzen zaitu.
Eraikuntzaren sektorearekin, obra publikoarekin eta hiri zerbitzuekin lotutako enpresa eta erakunde multzo zabal batean lan egin ahal izango duzu.
- Ingeniaritza eta aholkularitza azpiegituretan, egituretan, garraioan, segurtasunean, ingurumen inpaktuan…
- Enpresa eraikitzaileak, obra publikoan nahiz eraikuntzan.
- Udalak, aldundiak eta beste administrazio batzuk.
- Azpiegituren, obra hidraulikoen eta itsasoko obren, komunikazio bideen, garraioen, eraikuntzaren, ingurumenaren… kudeaketan aritzen diren erakunde edo enpresa publikoak.