Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

Mugikortasun programak 2025-26 Informazio saioa Donostian

Urriaren 16an mugikortasun programei buruzko informazio saioa egingo da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. 2025/26 ikasturtean elkartruke programaren batean parte hartzeko asmoa baldin baduzu, bilera honetan zure zalantzak argitu ditzakezu.

  • Eguna: asteazkena, urriak 16
  • Ordua: 12:30
  • Lekua: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Gradu Aretoa

Mugikortasun programetan parte hartzeko baldintzak, esleipenerako irizpideak eta beste hainbat informazio Eskolako web orrian aurki ditzakezu, MUGIKORTASUN PROGRAMAK 2025/26 atalean

Ingeles azterketak:

Destino jakin batzuetara joateko beharrezkoa izango da mugikortasun programetarako eskaera egiten duzunean hizkuntza ziurtagiria aurkeztea.

Hurrengo webgunean akreditazioari buruzko informazio gehiago kontsultatu dezakezu eta ziurtagiriak lortzeko hainbat azterketen deialdiak zehazten dira.