Hitzaldia
Enplegu orientazioa: informazio saioa Eibarren
Data
2024/10/15, 10:00
Urriaren 15ean, asteartean, 10:00etan, "Enplegurako orientazioa" informazio-saioa izango da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako San Andres aretoan (Eibarko atala). Jardunaldia 4. mailako ikasleei zuzenduta dago.
Parte hartuko dute:
- Ibon de la Granja, UPV/EHUko Gipuzkoako Enplegu Guneko teknikaria.
- Nerea Aranguren, EHUalumni teknikaria.
- Violeta Morcillo, EURES sareko aholkularia Gipuzkoan. EURES (EURopean Employment Services), enpleguaren lankidetzarako eta langileen joan-etorri askerako sarea da.