I_taquillas d

Armairuak

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak hiru tamainatako armairuen sistema du, eskolako ikasleek, eraikinean diren bitartean, zeinek bere gauzak bertan gorde ditzan.

Armairuak erabili ahal izateko, honakoa izan beharko duzu kontutan:

  • Armairu zerbitzua erabiltzeko interesa lukeen ikasleak izena eman beharko du erabiltzaile gisa.
  • Aurreko ikasturtean inskribatu ziren ikasleak aurten ere inskribatuko dira.
  • Izena ematerakoan, zenbaki bat esleituko zaio akademi ikasturte osorako.

 

Izena emateko formularioa bete. (EPEA: irailaren 2tik 20ra arte).

 

Erreserba prozedura, honakoa da:

  • Giltza atezaintzan jaso eta entregatuko da.
  • Ikasle txartela aurkeztu behar da.
  • Armairuen mailegua bi astez behin izango da.

 

ARMAIRUAK ERABILTZEKO BALDINTZAK:

  • Erabili ahal izango dira bi astetan, armairuak irekita geratuko direlarik giltza jaso eta bigarren ostiralean, 20.00ak baino lehen.
  • Erabiltzaileak egoera onean mantendu beharko du armairua.
  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak ez du bere egiten, armairuen barruan gordetako gauzen lapurreta, haustura edo kalteen erantzukizunik. Gomendagarria da armairuetan baliozko gauzarik ez gordetzea.
  • Giltza jaso eta bigarren ostiralean, 20.00etan, ireki gabeko armairuak identifikatuko dira. Barruena dagoenarekin, EHUk duen objetu galduen prozedura jarraituko da.
  • Giltza epearen barruan itzuliko ez balitz, ezin izango da armairu zerbitzua erabili araua urratu eta hurrengo bi astetan zehar, salbu eta behar bezalako justifikaziorik ez badago.
  • Eskolak bere gordetzen du armairuak irekitzeko eskubidea larrialdi egoeretan edo lehenagoko baldintzak beteko ez balira.