Edukia

Eskolako GRALen esleipena (Donostia)

DONOSTIAKO IKASLEAK

Urriaren 21ean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako- DONOSTIAKO EGOITZA irakasleek eskaintzen dituzten GrALen zerrenda argitaratu zen GAURen (Eskolan garatzeko GrALak dira, ez enpresakoak).

GrALen esleipenean parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

  • Titulazioa eskuratzeko gehienez 72 ECTS kreditu geratzea, GrALaren 12ak barne (84 ECTS Gradu Bikoitzeko ikaslea izanez gero)
  • Aukeratu  nahi den GrALari dagokion graduan matrikulatuta egotea
  • Aurrez beste GrALik esleituta ez izatea (ez Eskolan ez enpresan). Beste GrAL bat esleitua baldin baduzu eta aldatu nahi baduzu, aurrez esleitua duzunari uko egin behar diozu.

Eskaintzaren argitaratzea, eskaria eta esleipena GAURen bidez egiten da "Gradu-amaierako/ Master-amaierako lanak" profilean.

Esleipenerako egutegia honakoa da:

  • GrALen eskaintza argitaratzea GAURen: urriaren 21a
  • GAURen eskaria egiteko epea: urriaren 21etik 27ra
  • Esleipena GAURen: urriaren 28tik azaroaren 4ra

Gehienez 5 GrAL aukera ditzakezue (Eskolako irakaslegoak eskainitako GrALen artean. Enpresek eskainitakoak ez dira esleipen honetan sartzen).