Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena
Lehenengo argitaratze data: 2024/07/09

2024ko uztailaren 3an Ingeniaritzako Ekonomia Zirkularraren hitzarmena sinatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuarekin. Hitzarmen honek bi lan-ildo biltzen ditu. Lehenik eta behin, hondakinak balorizatzeko azterketarekin jarraituko dugu, ehun-hondakinak birziklatzeko prozesu fisiko-kimikoak aztertuz. Gainera, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako MotoStudent proiektuaren esparruan Eskolan garatzen ari den motoaren fabrikazioan hainbat material berriztagarri eta birziklatu txertatzeko aukera ebaluatuko da.