IRAILAK 27: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia Eibarren
Lehenengo argitaratze data: 2024/09/16
Ostiralean, irailak 27, 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean 2023-2024 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da.
Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko X. promozioko eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterreko VII. promozioko titulatuei banatuko zaizkie diplomak.
Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Miren Artaraz unibertsitate politika eta koordinazio zuzendaria Eusko Jaurlaritzan, Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria eta Patxi Alkorta Eibarko ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izango dira.
EGITARAUA
- Sarrera.
- Patxi Alkorta, Eibarko ataleko koordinatzaile jaunaren hitzak.
- Xabier Ostolaza, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.
- Miren Artaraz, unibertsitate politika eta koordinazioko zuzendaria Eusko Jaurlaritzan, anderearen hitzak.
- Jon Iraola, Eibarko alkate jaunaren hitzak.
- Cristina Zumeta, Debegesako berrikuntza eta enpresa arduraduna, anderearen hitzak.
- Ikasleen ordezkarien hitzak.
- Graduko diplomen banaketa.
- Jose Antonio Cortajarena, Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan masterraren batzorde akademikoko kidea, jaunaren hitzak.
- Masterreko diplomen banaketa.
- Langileei esker onak.
- Amaiera. Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde jaunaren hitzak.
- Agurra.