Eskolako GRALen esleipena (Donostiako Egoitza)
Lehenengo argitaratze data: 2025/02/24
Otsailaren 24an, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasleek (Donostiako Egoitza) eskaintzen dituzten GrALen zerrenda argitaratuko da GAURen (Eskolan garatzeko GrALak dira, ez enpresakoak).
GrALen esleipenean parte hartzeko bete beharreko baldintzak:
- Titulazioa eskuratzeko gehienez 72 ECTS kreditu geratzea, GrALaren 12ak barne (84 ECTS Gradu Bikoitzeko ikaslea izanez gero).
- Aukeratu nahi den GrALari dagokion graduan matrikulatuta egotea.
- Aurrez beste GrALik esleituta ez izatea (ez Eskolan ez enpresan). Beste GrAL bat esleitua baldin baduzu eta aldatu nahi baduzu, aurrez esleitua duzunari uko egin behar diozu.
Eskaintzaren argitaratzea, eskaria eta esleipena GAURen bidez egiten da "Gradu-amaierako / Master-amaierako lanak" profilean.
Esleipenerako egutegia honakoa da:
- GrALen eskaintza argitaratzea GAURen: otsailaren 24a
- GAURen eskaria egiteko epea: otsailaren 24tik martxoaren 2ra
- Esleipena GAURen: martxoaren 3tik 7ra
Gehienez 5 GrAL aukera ditzakezue (Eskolako irakaslegoak eskainitako GrALen artean. Enpresek eskainitakoak ez dira esleipen honetan sartzen).