Breadcrumb

Edukia

EPEZ XIX ERASMUS+ BEKAK: Europako enpresatan praktikak egiteko programa

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak atzerrian dauden enpresa/erakundeetan praktikak egiteko EPEZ XIX Eramus+ izeneko beka-programa jarri du martxan:

Beka kopurua: 40 beka.

Jarduera: enpresetan praktikak egitea, profil bakoitzerako lan-plan pertsonalizatuarekin. Enpresak hautatutako bakoitzaren profilaren eta interesaren arabera bilatuko dira.

Helmugak: EBko herrialdeak, hala nola Irlanda,Italia, Malta, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika...

Hartzaileak: 2023/2024 ikasturtean beren azken urtean dauden UPV/EHUko gradu edo master ofizialeko ikasleak; titulua 2024ko ekaina eta urria bitartean lortuko dutenak.

Hasiera datak: 2025eko otsaila gutxi gorabehera.

Iraupena: Praktikek 3 hilabeteko iraupena izango dute.

Deialdia irekita: 2024/06/07tik-2024/07/08ra.

Baldintzak, bidali beharreko dokumentazioa eta epeen informazio gehiago.