ATE IREKIAK 2025eko martxoan izango dira
Lehenengo argitaratze data: 2025/02/26
Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate edo eskolarik bisitatu nahi al duzu? Ikastegien instalazioak eta baliabideak ikusi nahi al dituzu? Eta graduko ikasketak xehetasunez ezagutu?
Euskal Herriko Unibertsitateak zure etorkizuneko zentroa bisitatzera gonbidatzen zaitu zure etorkizuneko ikastegia bisitatzeko eta zure unibertsitate-ikasketei buruzko erabakia amaitzeko behar duzun informazio guztia lortzeko aukera eskaintzen du.
Datak: Ate irekiak 2025eko martxoaren 14tik 22ra izango dira.
Parte hartu ahal dutenak:
Unibertsitate ikasketak 2025-26 ikasturtean hasiko dituztenak:
- Batxilergoko, Goi Mailako Heziketa Zikloetako, Arte eta Kirol ikasketetako bigarren mailako ikasleak
- Unibertsitatera sartzeko aukera duten 25, 40 eta 45 urtetik gorako pertsonak
- Unibertsitateko ikasleak eta tituludunak
Parte hartu ahal duten beste pertsona batzuk:
- Laguntzaileak (laguntzaileei ere zuzendutako jardunaldietan)
Eskaintza
Gipuzkoako Ingenieritza Eskola DONOSTIAKO EGOITZA:
Graduak: Arkitektura Teknikoa / Ingeniaritza Zibila / Ingeniaritza Elektrikoa / Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza / Ingeniaritza Mekanikoa / Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza / Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknikoa
Oharra: Ate Irekiak graduka antolatuko dira, beraz, izena ematerako garaian, interesatzen zaizun graduko jardunaldia aukeratu beharko duzu.
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Nori zuzendua |
---|---|---|---|---|
Martxoak 17 (astelehena) | Euskara / Gaztelania (*) | Arratsaldez | 16:00-18:00 | Ikasleak |
Martxoak 22 (larunbata) | Euskara / Gaztelania (*) | Goizez | 10:00-12:00 | Ikasleak + Laguntzaileak |
(*) Astelehenean egingo den Ingeniaritza Mekanikoko graduari buruzko Ate Irekiak euskarazko eta gaztelaniazko talde bereizietan eskainiko da. Era berean, Ing. Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ing. gradu bikoitzeko, Ingeniaritza Elektroniko Industriala, eta Ingeniaritza Mekaniko graduen larunbateko jardunaldia ere euskarazko eta gaztelaniazko talde bereizietan eskainiko da.Gainerakoak elebidunak izango dira.
Gipuzkoako Ingenieritza Eskola EIBARKO ATALA:
Gradua: Energia Berriztagarrien Ingeniaritza
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia |
Nori zuzendua |
---|---|---|---|---|
Martxoak 15 (larunbata) | Euskara / Gaztelania | Goizez | 10:00-12:00 I | Ikasleak + Laguntzaileak |
Martxoak 17 (astelehena) | Euskara / Gaztelania | Arratsaldez | 16:00-18:00 |