Hezkuntza-baliabide digitalak. IKTen (informazioaren eta komunikazioaren teknologien) erabilera oso azkar zabaldu da zuzeneko irakaskuntzan zein erabat birtualak diren ikasketen garapenean. Hori dela eta, Ikaskuntzarako Objektuen (IOen) edo Reusable Learning Objecten (LROen) ezagutzan egin behar dugu aurrera. Arlo horretan, Ikaskuntzarako Objektuen Espainiako Sarearen (REDAOPAren) laguntzaz, GIEL-ELITek lan handia garatu du, zenbait proiektu abian jarri ahal izateko; esate baterako, IOak zabaltzeko lan zientifikoetako partaidetza, Ikaskuntzarako Objektuei eta Ikaskuntzarako Diseinuei buruzko 2007ko Sinposiumaren antolaketa, REDAOPAren web gunearen artapena… Hain zuzen ere, IOen ezagutzan sakondu eta aurrera egiteko, GIEL-ELITek IOetarako gordailuen zenbait proiektu aztertu eta garatu egin ditu (Bildu, Goxo…), gaiari buruzko bloga jarri du abian (berriro ikasten) edo autore-tresnak garatu ditu (Autore, esaterako) Euskadi Informazioaren Gizartean 2002-2007 programaren barruan.
Autore-tresnak. AUTORe tresnaren diseinua eta garapena.
Plataformak. LMS, CMS, eKASI sortzeko partaidetza. Ikaskuntza kudeatzeko plataformak GIEL-ELIT taldeak lantzen dituen gune tematiko historikoetakoa izan dira eta oraindik ere badira. 1997/98tik bertako zenbait kidek arlo horretan lan egiten dutenez, plataforma horien erabileran oinarritutako campus birtualak jarri dira abian. Horrez gain, bilakatu eta azterketa sakonagoak egin direnez, taldeak zenbait eratako LMS plataformak (Learning Management Systems) kudeatu eta Open Source plataforma berri bezain aurreratuak diseinatu eta garatu egin ahal izan dute; esate baterako, eKASI.
PLE (Personal Learning Environment). Banan-banako Ikaskuntzarako Inguruneak ikaskuntza nahierara antolatzeko baliabideak dira. Lehen zirriborroak 2000/01ekoak dira. Dena dela, euren erabilera ez da sendotu harik eta web 2.0 eta horretarako bitartekoak agertu diren arte. Horrelako baliabide asko erraz pertsonalizatu daitezkeenez eta era askotara ikasteko aukera eskaintzen dutenez, PLEak diseinatzeko eta kudeatzeko interesa sortu da berriro. GIEL-ELIT arlo horretan lan egiten ari da, baina batez ere, erabiltzaileei gaur egun eskuragarri dauden baliabideen iturri aberatsa bezain ugaria kudeatzeko aukera eskaintzen dieten PLE-en diseinuan eta kudeaketan, inolako zalantzarik gabe gure diseinuetan landutako ikaskuntza-motak hobetzen dituztelako: formala, ez-formala eta informala.
IKTen arloko prestakuntza eta zabalkundea irakaskuntzako profesionalen artean. GIEL-ELITen ustez, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ikasgelan ezartzeko eta modu berritzailean erabiltzeko, ezinbestekoa da irakasleak prestatzea. Horrela, ikaskuntza sustatu ahal izango da. Beraz, GIEL-ELITek irakasleak unibertsitate-mailetan hobeto prestatzeko ekintzak bultzatzen ditu (esate baterako, IKTen ardura duten irakasleak prestatzeko masterra diseinatu eta garatu egin du unibertsitarioak ez diren ikaskuntza-zentroetan, irakasle-sareak garatzen ditu IKT unibertsitate-zentroetan abian jartzeko, tutoreak giro birtualetan prestatzeko ikastaroak diseinatzen ditu...). Era berean, estatuko zein nazioarteko foroetan parte hartzen du gai horiek jorratzeko (EDEN, Telefónica Fundazioa, elearningeuropa, IADIS...), eta jorratzen dituen arloetan lortutako aurrerapenen zabalkundea bultzatzen du (jardunaldiak, ikastaroak, hitzaldiak… antolatzen ditu).
e-learningaren kalitatea eta ebaluazioa. GIEL-ELITek giro birtualetan egindako ikaskuntzaren emaitzen kalitatea monitorizatzea eta kontrolatzea du helburu nagusi. Hori dela eta, estatuan nahiz nazioartean gai horiei buruz egiten diren lan-taldeetan parte hartzen du (AENOR...), bai eta ikaskuntza birtualaren kalitate-adierazle onenak zehazteko ikerketa-proiektuak ere. Bestetik, hitzaldietan parte hartzen du, bere ikuspegiaren eta aurkikuntzen berri emateko (Guadalajara 2006…).