Vocento

Vocento

Talde multimedia

Vocento

Enpresaren izena: Vocento

Komunikabidearen zabalkunde eremua: Espainian hainbat hedabide ditu. Horretaz gainera, Argentinako bi egunkaritan hartzen du parte (La Voz del Interior eta Los Andes).

Webgunea: www.vocento.com

Helbidea: Documentación Vocento. Pintor Losada, 7. 48004 Bilbo

Telefonoa: 94 487 01 00

Faxa: 94 487 01 11

Harremanetarako pertsona: Mauricio Martín

Posta elektronikoa: documentacion@vocento.com

Sortze data: 1996

Erabiltzaile mota: Profesionalak: erredaktoreak, argazkilariak, infografoak, diseinatzaileak, dokumentalistak, publizistak, administratzaileak etab…

Dokumentazio Zerbitzuko langile kopurua: Hiru

1.- Prentsa artxiboaren datuak

Funtsak: Ez dago testuen datu-base zentralik. Metabilatzaile bati esker kontsulta daitezke hamalau argitalpenetako datu-baseak. Argitalpen hauek artikuluen datu-baseak eta orrialdeen pdf-ak gordetzen dituzte. Gaiak: orotarikoak. Kopurua: laupabost milioi argazki inguru daude indexaturik, artikuluak aldiz zazpi bat milioi eta orrialdeen pdf-ak zortzi milioitik gora. Herrialdeak: Espainia osoan. Hizkuntza: gaztelania, oso gutxitan daude dokumentuak euskaraz, ingelesez, alemanez edo balentzianoz.

Ezaugarri teknikoak: Barneko sarea eta Intranet.

Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Lengoaia librea.

2.- Argazki artxiboaren datuak

Funtsak: Datu-basea Vocentok eramaten du. Argazkien datu-basean 660.000 dokumentu daude (2007-03-23); infografien datu-basea 8.300 (2007-03-23). Gainera, taldeko hamalau argitalpenen datu-baseak kontsulta daitezke metabilatzaileari esker, laupabost milioi argazki artean.

Gaiak: gaurkotasunezko edozein gai edozein herrialdetan, baina gertu gertatzen diren albisteek garrantzi handiagoa dute. Hizkuntza: erabilienak gaztelania eta ingelesa dira.

Ezaugarri teknikoak: Barneko sarea eta Intranet.

Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Lengoaia librea, baina batzuetan hizkuntza kontrolatua erabiltzen da.

Vocento

3.- Bideotekaren datuak

Funtsak: Taldeko tokiko telebisten bideoteketarako sarbidea.

4.- Eskainitako beste funts eta zerbitzu batzuk

Kanpoko testu eta argazkien datu-baseak. Liburutegia. Zinema inguruko aldizkariak hustu egiten dira.

5.- Etorkizunerako egitasmoak

Tokiko telebistetarako dokumentazio sistema ezartzea. Irratirako dokumentazio sistema ezartzea. Metabilatzailea hobetzea.

6.- Dokumentazio buruarekin hizketan