ETB

ETB

Telebista publikoa

ETB

Enpresaren izena: ETB - Euskal Telebista

Komunikabidearen zabalkunde eremua: Euskal Herria

Webgunea: www.eitb.com

Helbidea: Basurtuko Kaputxinoak, 2. 48013 Bilbo

Telefonoa: 94 656 30 00

Harremanetarako pertsona: Jesús Anderez Unquera (Dokumentazio eta Artxibo Saileko zuzendaria)

Posta elektronikoa: anderez_jesus@eitb.com

Sortze data: 1985, baina biltegiko materialaren kontserbazioa 1983. urtetik aurrera eman da.

Erabiltzaile mota: Barneko erabiltzaile eta baimendutako kanpoko erabiltzaileak. Mailegu zerbitzua barrukoa da soilik, ez da bezeroenganako zerbitzurik ematen.

Dokumentazio Zerbitzuko langile kopurua: 21.

ETB
EITBko logoa Bilboko egoitzan

 

Mapa ETB
Ver mapa más grande

1.- Dokumentazio eta Artxibo Saila

ETBko Dokumentazio eta Artxibo Sailak bi funtzio nagusi ditu. Alde batetik, ETBren emisioak eta, batez ere, ETBk ekoiztutako saioak gordetzen ditu, eta albistegien eta etxeko ekoizpenen tratamendu dokumentala egiten du, artxibatutako materialaren deskribapena eta indizea osatzen duten datu-baseen bidez. Bestetik, emisioko zintak prestatzen ditu, Aurkezpen Sailaren esku utziz. Horrez gain, euskarri dokumentala eskaintzen die (irudiak, audioa eta informazioa) barneko erabiltzaileei eta kanpoko erabiltzaile baimenduei. Zerbitzu hori hiru sailek osaturik dago: Dokumentazio Idatziko Zerbitzua (hemeroteka), Fonoteka Zerbitzua eta Bideoteka Zerbitzua.

2.- Dokumentazio idatziko zerbitzua (Hemeroteka)

ETBko zenbait sailetako eskariei erantzuten die. Horretarako, liburuen fondo bat eta erreferentziazko materialen gida bat osatzen du eta, oinarrian, hainbat egunkari eta aldizkariren informazioa jasotzen du. Bi sail nagusi daude. Alde batetik, prentsa artxiboa daukagu. Hemen prentsako albisteak bereizten dira, sailkapen tematiko eta biografikoen arteko bereizketa eginez. Albiste horiek informazio orokorreko egunkari eta aldizkarietatik hautatzen dira. Bestetik, kontsultarako liburutegia dugu. Hemen erreferentziazko lanak aurkituko ditugu: hiztegiak, entziklopediak, urtekariak, direktorioak, estatistikak, atlasak… liburu eta CD-ROM formatuan. Gainera, zinema eta telebistako oinarrizko lanak hemen topa daitezke.

Dokumentazio Zerbitzuak honakoa eskain dezake: eskari laburrei erantzun arina (data jakin bat, izen konkretu bat…), informazio zehatza (kronologikoak, biografikoak), informazioaren difusio hautatua eskaintzen duen zerbitzua, albiste garrantzitsuenen laburpenak (dataren arabera, gaiaren arabera…) eta, azkenik, hemerotekak prentsako albisteen artxibo digitala kudeatzen du. Kopurua: Tiff formatuko 500.000 orrialde ditu, zabalkunde osoa 650.000 erregistrokoa da.

3.- Fonoteka Zerbitzua

Saioetarako girotze musikalari buruzko informazio eta materiala eskaintzen ditu. Liburutegiko entzunezko materiala (telebista eta irratirako berezitua), musika komertziala eta soinu-efektuak ere eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Horrez gain, bolada, saioetarako kareta, musika hondo eta sintoniekin hornitzen du erabiltzailea. Urtero audio formatuko bi mila orduko grabazioak gordetzen ditu mpg-2 formatuan (disko gogor eta euskarri periferikoetan). Aipatu behar da ere 60.000 abestietako artxiboa duela, momentu horretan ia dena digitalizaturik dagoelarik. Gaur egun, Intraneten bitartez abestiak entzun eta deskargatu daitezke.

4.- Bideoteka Zerbitzua

Bideoteka Zerbitzuak ETBren emisioak eta, batez ere, ETBk ekoitzitako saioak gordetzen ditu. Informatiboen eta etxeko ekoizpenen tratamendu dokumentala egiten du, artxibatutako materialaren deskribapena eta indizea osatzen duten datu-baseen bidez. Emisioko zintak ere prestatzen ditu, Aurkezpen Sailaren esku utziz.

Horrez gain, euskarri dokumentala eskaintzen die barneko erabiltzaileei eta kanpoko erabiltzaile baimenduei (irudiak, audioa eta informazioa). Dokumentazio Saila ETBko barneko zerbitzu bat da eta kontsultak egiteko erabiltzaileak barneko langile moduan identifikatu beharko du bere burua.

Bideoteka ETBko ikus-entzunezko artxiboa da. Hemen 225.000 bideozinta kontserbatzen dira zenbait formatutan, batez ere Betacam sp eta Betacam digitalean. Guztira, bi mila ordu baino gehiagoko grabazioak ere badaude (bideoklipak), dvcpro 25 formatuan. Artxiboak hainbat bildumek osatzen dituzte: telebista saioak (etxean zein kanpoan ekoitzitako saioak), albistegi eta kirol saioak (albistegien eta kirol saioen editatzeen konpaktazioa gordetzen da bertan), jatorrizko grabazioak, agentzietako materiala (nazioarteko agentziena -Reuters, Visnews, Upi-). Forta agentziatik Espainiari buruz jasotako albisteak artxiboan kontserbatzen dira, aldez aurretiko hautaketa eginez. Emisioaren kopia juridikoa, material historikoa, erositakoa edo lagatakoa ere gordetzen da bideotekan.

Ezaugarri teknikoak: Datu-baseetan gordetzen den materiala dokumentalista batek aztertu, deskribatu eta indexatzen du, Airs sistema dokumentaleko datu-baseen bidez errekupera daitekeena. Audiovi datu-basean 345.000tik gorako erreferentziak daude. Zerbitzu horrek honakoa eskaintzen du: berrerabiltzeko artxiboko irudiak, emititutako edozein gai bati buruzko informazioa, eta emititutako programazioari buruzko informazioa.
Kontsulta baten bidez, bilaketak egiteaz arduratzen den dokumentalistak datu-basean aurkitzen ditu materialik egokienak. Biltegian zintak aurkitu eta erabiltzaileak mailegu zerbitzuaren bidez jasotzen ditu.

5.- Biltegia

Dokumentatutako material guztia biltegietan gordetzen da, bere kontserbazioa errazteko. Bi biltegi daude, bat Bilbon (albistegi eta kirol saioak) eta bestea Miramonen (telesailak eta bestelako saioak). Zintak tenperatura eta hezetasun egoera egokian gordeta daude (18º C inguru) eta zaharrenak bideo sistema digitalera transferitu dituzte, beraien kontserbazioa errazteko.

Materialaren kontserbazioa Dokumentazio Zentruaren hastapenetatik ematen da. Biltegi honetan 1983. urtetik aurrerako materiala gordetzen da.

6.- Etorkizunerako egitasmoak

Momentu honetan, digitalizazio-prozesu baten barruan dago Bilboko Dokumentazio Zerbitzua. Horrez gain, disko gogorra oinarri duen fonoteka eta diskoteka birtual baten sorkuntzan lan egiten ari dira.

7.- Argazki Galeria

ETB
ETBko dokumentazio zerbitzua erredakzioan

 

ETB
ETBko dokumentazio zerbitzua erredakzioan

 

ETB
ETBko dokumentazio zerbitzua, langile bat eta atzean bideo zinten biltegia

 

ETB
ETBko dokumentazio zerbitzua, zintak biltegiko apaletan

 

ETB 
ETBko dokumentazio zerbitzua, zintak biltegiko apaletan

 

ETB
ETBko dokumentazio zerbitzua- Fonoteka