EITB Irratiak

EITB Irratiak

Irratia / Telebista

EITB Irratiak

Enpresaren izena: Eusko Irratiak S.A. (EITB)

Erakunde publikoa

Komunikabidearen zabalkunde eremua: Euskal Herria

Webgunea: www.eitb.com

RADIO VITORIA

Helbidea: Domingo Martínez de Aragón, 5-7 behea. 01006 Gasteiz
Telefonoa: 945 01 25 00
Harremanetarako pertsona: Roberto Oñederra
Posta elektronikoa: Oinederra@eitb.com

RADIO EUSKADI

Helbidea: Basurtuko Kaputxinoak, 2. 48013 Bilbo
Telefonoa: 944 01 24 00
Harremanetarako pertsona: Itziar Mendia
Posta elektronikoa: Mendia_itziar@eitb.com

EUSKADI IRRATIA

Helbidea: Miramon Pasealekua, 172. 20014 Donostia
Telefonoa: 943 01 23 00
Harremanetarako pertsona: Iñigo Zeberio
Posta elektronikoa: Ceberio_inigo@eitb.com

 

Sortze data: 1934tik aurrerakoa, Radio Vitorian; 1982z geroztikoa, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin

Erabiltzaile mota: Bertako langileak

Dokumentazio zerbitzuko langile kopurua: Sei.

1.- Fonotekaren datuak

Funtsak: Fonoteka historiko bat, batez ere, Radio Vitoriaren fondoekin eta gaur egun EHUren esku jarrita dago, Gasteizen. Beste fonoteka historiko gazteago bat, Euskadi Irratiarena, baina zati batez Eresbilen esku utzia. Hiru fonoteka dituzte: Miramon, Gasteiz eta Bilbon, irratigune banatan, eguneratuak eta oso erabiliak.
65.000 abestiko fonoteka digitalizatua EITB barruko sarean jarria kazetari eta komunikatzaileen erabilerarako. Gero eta erabiliagoa da.

Ahots eta saio artxibo zabala daukate, geure EITBko informazio eta programaziotik sortutako soinu-dokumentuak jasoz. Irrati bakoitzak bere zerbitzua du. Orain bateratu egin nahi da eta ETB eta Interneteko zerbitzuekin konpartitu ere.

Kopurua: 75.000 LP eta single guztira (oraindik EITB barruan dauzkatenak eta beste erakunde batzuren esku utzi dituztenak ere -EHU eta Eresbil-); 60.000 CD; 65.000 kantu musika zerbitzari digitalizatuan; 20.000 programa eta ahots-dokumentu (zenbait euskarritan: kaseteak, DAT-ak, CDak, magneto optikoak, disko gogorra…).

Erabilitako gaiak, herrialdeak, urteak eta hizkuntzak: musikan, denetarik, nola lurraldez hala hizkuntzaz, estilo eta moduz. Programa eta ahots-dokumentuetan Euskal Herria batik bat; euskaraz eta gaztelaniaz bakarrik, ia erabat.

Ezaugarri teknikoak: Gaur egun erabiltzen dena ia erabat CDak eta disko gogorra dira.

Datu-baseak: Sarean kontsultagarri jarrita daukatena, etxe barruko sarean bakarrik, hau da EITB barruan, alegia. ORACLE datu-baseak ia erabat.

2.- Etorkizunerako egitasmoak

EITB osorako fonoteka bateratu bakar bat izatea, hein handi batean digitalizatua eta soinu-dokumentu guztiak etxe barruko sarean jarriak, kazetari eta komunikatzaileek eskura-eskura izan ditzaten. Pausoak ematen ari dira, areago joango da zerbitzu-bateratze hau ondorengo hilabeteotan.

Fonoteka eta diskoteka historikoa ere EITB mailan katalogatu, gorde eta zaintzea. Katalogazio-irizpideak bateratuz eta, ahal den heinean, digitalizazio-prozesu bati ekitea.

Fonoteka-zerbitzu guztietan ikuspegi multimedia (soinu, irudi, idatzi) lantzea, erabilgarritasun anitza areagotuz.