COLABORACIONES

Landidetzak

Oinarrizko eta aplikatutako ikerketa-ildo hauetan, lankidetza publiko-pribatuak mantentzen ditugu: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzarekin, ingurumeneko kutsadura-neurri aurreratuak egiteko; Basque Center for Climate Change (BC3) eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumena Hobetzeko Sozietate Publikoa – IHOBE bero-/ozono-gertaeren klimatologia eta gisa-osasunean duten eraginak aztertzeko; Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), Centro de Investigaciones Energéticas, Medioambientales y Tecnológicas (CIEMAT), Barcelona Supercomputing Center (BSC), Centro de Estudios Ambientales del Mediterráneo (CEAM), Instituto de Tecnología Cerámica (ITC) eta CUD, Ozonoaren Plan Nazionalerako eta ozono-gertakariei buruzko ikerketa-proiektuetarako Iberiar Penintsulako zenbait eremutako, EAE barne.

Taldea nazioarteratzeko asmoz, ikerketa-azterketen emaitzak inpaktu handiko nazioarteko aldizkarietan argitaratu ditugu. Horrez gain, ikerkuntza taldeko zenbait lagunek lankidetzan diharduten atzerriko unibertsitateetan egonaldiak egin dituzte (Universidade de Aveiro-Portugal, Paul Scherrer Institut- Suitza, University of Minessota- AEB-Ameriketako Estatu Batuak, Université de Pau et des Pays de l'Adour- Frantzia….). Gainera, maila goreneko taldeekin lan egin dugu, eta momentu honetan lanean dihardugu, diziplina anitzeko proiektu Europar edo nazionaletan (CIRCE, GRACCIE edo egungo Ozono Plan Nazionalean esaterako) eta baita Europako partzuergoko esparruan ere (ENLIGHT proiektua, zeinaren UPV/EHU parte-hartzaile berri den).