Tramitazioa

Tramitazioa

Hasiera

Eskaria egiteko formulario hau bete beharko da.

Formularioa jasotakoan argibiderik behar izanez gero, UPV/EHUko Idazkaritza Nagusia harremanetan jarriko da eskatzailearekin.

Tramitazioa

Idazkaritza Nagusiak koordinatuko du eskaria.

Idazkaritza Nagusiaren arloaren barruan, berriz, Idazkaritza Nagusiko Zerbitzuak tram.

Kudeaketa:

Eskaria behin jasota, begiratuko da zein prozesuri dagokion eta zein zerbitzu edo organok daukan horren ardura.

UPV/EHUrekin zerikusirik ez duten edo haren eskumenekoak ez diren iradokizunak edo nabarmen desegokiak direnak baztertu ahal izango dira. Edozelan ere, eskatzaileari erantzun arrazoitua emango zaio.

Onartutako eskariak dagokion zerbitzuari bidaliko zaizkio Idazkaritza Nagusiaren idatzi batekin batera, eta hamabost eguneko epean erantzunen bat eman beharko dute, honako hauek zehaztuta:

  • Eskarian azaldutakoa benetan hala den.
  • Kasuan kasuko erregulazio edo prozedura gehiegizkoa den, hau da, legeak eskatzen duenetik haragokoa den. Hala bada, zerbitzu edo organoak konponbide bat proposatu beharko du prozesua sinplifikatzeko, eta abian jarri beharko du konponbide hori berak zehaztuko duen epean.
  • Tramitazioa legeak eskatzen duena den.Kasuan kasuko gaia gobernatzen duen legea edo arautegia unibertsitatetik kanpokoa bada, zerbitzu edo organoak zehaztu beharko du zein den.
  • Arautegia UPV/EHUkoa bada, esan beharko du hori aldatzerik ote dagoen edo komeni den aldatzea.
  • Prozesua ezin bada sinplifikatu ez arautegi kontu bategatik, kudeaketa kontu bategatik baizik, zerbitzuak arrazoitu egin beharko du hori.

Idazkaritza Nagusiak erantzuna gainbegiratuko du eta, beharrezko baderitzo, xehetasun edo argibide gehigarriak eskatuko dizkio zerbitzuari.

Zerbitzuaren erantzunik jaso ezean, Idazkaritza Nagusiak berriz ere eskatuko dio.

Prozeduraren ardura duen zerbitzuak edo unitateak erantzuten badu badagoela prozedura administratiboa sinplifikatzerik, berak abiatuko du horretarako prozesua.

Amaiera

Idazkaritza Nagusiak tramitazioaren ardura duen unitatearen erantzunak eta gomendioa bidaliko dizkio eskatzaileari.

Erantzun hori emateko epea bi hilekoa izango da gehienez.

Prozedura amaitzeko, «Zure iradokizunaren erantzuna» bidaliko zaio eskatzaileari posta elektronikoz, berak eskarian emandako helbidera.