Sailen esparru arautegia

Sailen esparru arautegia

 Klaustroak 2021eko azaroaren 25ean onartu zuen UPV/EHUren Estatutuen Erreformako Azken Xedapenetako Bigarrenak ezartzen zuen, indarrean sartu eta bederatzi hilabeteko epean, dagozkion arau aldaketak onartu behar zirela, Klaustroan ordezkaritza duten unibertsitate komunitateko sektoreetako kide anitzeko gobernu eta ordezkaritza organoen osaera dagozkien erregelamenduetara egokitzeko.

Aurreko derrigorrezko aldaketekin batera, araudi horiek eguneratu eta egungo errealitate teknologikora egokitu nahi dira, eta azken aldian antzemandako beharrei eta eskaerei erantzun nahi zaie.

Indarrean dagoen testuari gorriz gehitu zaio gehitu nahi dena. Eta kendu nahi dena horiz ilunduta. Nahi baduzue, idazkaritza.nagusia@ehu.eus helbidera testuei buruzko iradokizunak bidal ditzakezue, ordezko testu bat eta proposamenaren justifikazioa edo motibazioa adieraziz, ekainaren 22ko 12: 00ak baino lehen.

EKARPENEN LABURPENA

Sei ekarpen egin dira eta denek sinatzaile bakarra dute, nahiz eta hiruren sinatzaileak sailetako zuzendariak izan diren. Ekarpen horietan eskatzen zen handitzea AZPkoen ordezkarien kopurua saileko kontseiluan, aldatzea masterreko ikaslea aukeratzeko era (gaur egun praktikan zaila delako ordezkaria izendatzea), malgutasun handiagoa arloko batzordeak eratu ahal izateko, eta jasotzea testuan osasun arloetako sailen espezifikotasuna. Ekarpen horiek jasota, aldatu egin zen hasieran proposatutako testua  eta AZPkoek gehienez ere hiru ordezkari izan ahalko dituzte saileko kontseiluan. Horrez gain, aldatu egin da masterreko ikasleen ordezkaria aukeratzeko era eta aurrerantzean graduko ikasleena hautatzen den moduan aukeratuko da.