ONDARE ETA KONTRATAZOETARAKO GERENTEORDEA
EGINKIZUNAK
Ondare eta kontratazioetarako gerenteordetzak laguntza eskaintzen dio gerentziari UPV/EHUren ondarearekiko gaietan eta berori egoki funtzionatzeko behar diren kontratu prozesuetan, bai eta otsailaren 15eko 17/2011 dekretuak araututako estatutuetan ezarritako helburuak bete eta esleituta duen zerbitzu publikoa behar bezala emateko eginkizunean ere, beti ere aplikagarri liratekeen indarreko lege xedapenak hertsiki beterik.
Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Erabakiak, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzekoak (2017ko otsailaren 3ko EHAA, 24. zk.), eskuordetu egiten dio kontratazio mahaiko burua izatea, bost milioi euroko edo gutxiagoko kontratuak direnean (BEZ barik).
Azkenik, gerentea ordezkatuko du hura kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo kargua hutsik dagoenean edo existitzen ez denean.