Kontsulta publikoa, ikaslearen arau-hausteen eta zehapenen araubidearen, diziplina-prozeduraren arautegiaren eta bizikidetzaren araudiaren zirriborroei buruzkoa
Pasa den otsailean, gobernu- kontseiluari informatu eta gero, unibertsitatearen bizikidetza-legeak ezartzen dituen galdapenei erantzuteko lantalde bat eratu zen. Alde batetik, ikasleen diziplina araubidea garatu eta egokitu nahi da legeak berak ezartzen duen esparruan (nahiko mugatua den arren esparru hori), eta zigorraren ordezko neurriak sortu. Ikasleei bakarrik aplikatuko litzaieke. Eta bestetik, garatu egin behar dira UPV/EHUren bizikidetza arauak, legeak aurreikusten dituen bitartekaritza mekanismoak, eta Bizikidetza Batzordea eratu, funtzioak eman, eta abar. Unibertsitateko kide guztiei aplikatuko litzaieke bigarren zati hori.
Talde honetan, alde batetik, araudi hau aplikatzeaz arduratzen diren pertsonak egongo dira, bere lana edo karguaren ondorioz. Eta bestetik, unibertsitate-komunitateko sektoreen ordezkariak gobernu kontseiluan (ikasleak, AZP.ko langileak eta irakasleak).
Lantaldean adostutako hiru testuak atxikitzen dira, kontuan hartuta arau-hauste eta zehapenei eta prozedurei dagokienez, unibertsitateek duten erregulazio-marjina mugatua dela, Bizikidetzari buruzko Legearen 10.2 artikuluaren arabera: “sin perjuicio de la regulación establecida por las Comunidades Autónomas, las universidades, reglamentariamente, podrán introducir especificaciones o graduaciones a las infracciones que, sin constituir otras nuevas, ni alterar la naturaleza o límites de las que la ley contempla, contribuyan a la más correcta identificación de las conductas, respetando los principios de la potestad sancionadora”.
Testuei buruzko oharrak egin eta idazkaritza.nagusia@ehu.eus helbidera bidal ditzakezu, ordezko testu bat eta horren justifikazioa edo motibazioa proposatuz, maiatzaren 2ko 12: 00ak baino lehen. Mesedez, kontuan hartu Bizikidetzari buruzko Legearen 10.2 artikuluan aurreikusitakoa. Ohar horiek lantaldeari bidaliko zaizkio, kontuan har ditzan.
-
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko bizikidetza arautegia
-
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen diziplina prozeduraren arautegia
EKARPENEN LABURPENA.
Lau ekarpen jaso dira, guztiak kolektiboak. Horietako bat ikasleen kontseiluarena, beste bat Farmazia Fakultateko Gradu Batzordearena, beste bat Comisiones Obreras sindikatuarena eta beste bat LAB sindikatuarena. Egindako ekarpenak honako gai hauei buruzkoak izan dira:
a.- Bizikidetza Batzordearen kideen hautatzeko sistema.
b.- Bizikidetza Batzordearen eginkizunak desberdintzea aldezlearenenak.
c.- Falta bezala aurrikusi diren jokabide batzuen tipifikazioari eta mailakatzeari buruzko iritziak.
d.- Ikertzaileen iruzur akademikoa aipatu beharra.
e.- Adierazpen-, bilera- eta manifestazio-askatasunak argiago bermatzeko eta laneko arriskuen prebentzioa aipatzeko beharrari buruzko iritziak.
f.- Bitartekaritza are gehiago indartzeko eta langileei bitartekaritzari eta gatazken kudeaketari buruzko prestakuntza emateko beharra.
Jasotako iruzkinen ondorioz, Bizikidetza Batzordea osatzen duten pertsonak hautatzeko modua aldatu da. Era berean, ezabatu egin da idazkari nagusia bertara joateko aukera. Artikuluren baten idazketa aldatu da, Aldezle-k Bizikidetza Batzordeak dituen eginkizunekin hobeto desberdintzeko. Ikertzaileen kasuetan iruzur akademikoa sartu du. Artikulu batzuen idazketa ere aldatu da, biltzeko, adierazteko eta manifestatzeko askatasunen bermea gehiago argitzeko, eta laneko arriskuen prebentzioa sartu da. Azkenik, zenbait adierazpen gramatikal aldatu dira, jasotako iruzkinetan erabat argiak ez zirela uste zutelako.
Bestalde, egindako iruzkin batzuk legeak baimentzen duenetik kanpo zeuden. Adibidez, falten larritasun maila igotzeari dagokionez edo bitartekaritza-mekanismoak TEKAZEL edo IIP aurka irekitako diziplina-prozeduretara zabaltzeari dagokionez. Beste batzuetan, pentsatu izan da hobe zela erregelamendu-arau batean horrelako iradokizunik ez sartzea, hala nola bitartekaritzari eta pertsonen arteko gatazken kudeaketari buruzko prestakuntza. Hala ere, unibertsitateak gai horri buruzko ikastaro bat eskainiko die urtero langile guztiei.