Jardun egitearei buruzko kontsulta publikoa

Jardun egitearei buruzko kontsulta publikoa

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa), 133.1 artikuluan dioenez, legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta bertan jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean dauden subjektuek eta erakunde ordezkagarrienek.

Dokumentu honen helburua da unibertsitateko kideei eta gaiaren eraginpean dauden erakundeei jakinaraztea unibertsitate honek asmoa duela izenburuan aipatutako plana onartzeko, hura prestatzeko prozesuan parte har dezaten.

a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.

  • Joan den apirilean, LOSUk indargabetu egin zuen Wert dekretua zeritzona, eta honako arduraldi hau ezarri du lanaldi osoko irakasle iraunkor guztientzat: hasiera batean 240 irakastordu ikasturtean, eta gutxienez 120 eskola edo “arbel” ordu –Unibertsitateen idazkari nagusiak aukera duen bakoitzean gogoratzen duen moduan–.
  • LOSUk ezabatu egin du ikerketako seiurteko bizien eta irakats obligazioen arteko erlazioa.

b) Onestearen beharra eta egokitasuna.

  • 2024ko abuztuaren 31ra arte, Banakako Jarduera Plana (Jardun) onar daiteke Jardun Akademikoaren Planaren (JAP) ordez, eta aldaketa horretara egokitu eta irakasleen irakats obligazioak modulatu, legeak ezarritako mugen barruan.
  • Lan handia egin da unibertsitateko hainbat eragilerekin, proposamen orekatu bat jasotzen duen testu bat lortzeko, eta, erantzukizunez, ikastegi eta sail guztietako irakasle eta ikertzaileen sentsibilitate eta profil desberdinak biltzen saiatu gara.

c) Arauaren helburuak.

  • Bere garaian, UPV/EHUren Jardun Akademikoaren Planaren (JAP) helburuetako bat izan zen Wert dekretua UPV/EHUren baldintzetara egokitzea. Unibertsitateko zenbait kideren iritziz, dekretu hark bazituen alderdi positiboak, eta, orain, hura indargabetu ondoren, komenigarria dirudi Wert dekretua desagertzearen eragina neurri batean arintzea; hori da Jardunen helburuetako bat, hain zuzen ere.
  • Aintzatespena eginez (eskola orduak murriztuta), unibertsitateko irakasleentzat oinarrizkotzat har daitekeenetik harago doazen areagotze ekintzak sustatzea ikerketa, transferentzia, kudeaketa eta irakaskuntzaren arloetan, arreta berezia jarriz UPV/EHUren planarekin eta unibertsitate sistemarekin, irakaskuntza dualarekin, nazioartekotzearekin, euskararekin, GJHekin eta hezkuntzaren eta osasunaren arloekin bat datozen ekintzen lidergoan.

d) Balizko ordezko aukerak, arauzkoak eta ez-arauzkoak.

  • Jardun ez onartzea eta ikasturtean 240 eskola orduko arduraldia mantentzea langile guztientzat.
  • Proposamena zehaztea, lege esparrua eta UPV/EHUren aurrekontu muga eta ildo estrategikoak betez.

e) Proposamenaren laburpena:

  • Langile guztiak barne hartuta daude, baina areagotze ekintzengatik murrizketak egiten badira, lanaldi osoko langileak bakarrik sartuko dira, irakats obligazioa dutenak, doktoreak, jarraitzeko bokazioa dutenak.
  • Hasiera batean, 240 ordu/ikasturte. Salbuespenak:
    • irakasle laguntzaile doktoreak, 180 ordu/ikasturte
    • ospitaleko irakasle lotuak, 180 ordu/ikasturte
    • ikertzaile doktore iraunkorrak, 120 ordu/ikasturte
  • Ahalmen horretatik abiatuta, Irakats Ahalmen Garbia (IAGb) kalkulatzen da, zuzeneko murrizketak (beste dokumentu batean jaso beharrekoak) aplikatuz baja eta lizentziengatik, kargu akademikoa betetzeagatik eta lan sindikalagatik. Berritasuna gisa, zuzeneko murrizketa horietan sartzen dira proiektu bereziak garatzeko beharrezkoak direnak, eta mendeko pertsonak zaintzeko ardura duten emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak zuzentzeko beharrezkoak direnak.
  • Gainera, Irakats Ahalmen Garbitik (IAGb) abiatuta “arbeleko” irakats obligazioak kalkulatzeko, oinarrizko bi murrizketa mota daude:
    • Jardun murrizketak, bi bloketan: gehienez 6 kreditu Ikerketa eta Transferentzia blokean, eta gehienez 6 kreditu Gestioa eta Irakaskuntza lan gehigarriak blokean. Gainera, IAGb/3 muga globala aplikatuko zaio bi blokeen baturari.
    • Murrizketak irakaskuntza geroratuagatik. Irakaskuntza geroratua OSORIK aitortzen da, JAKINA, baina IAGb/3ra mugatzen da irakats obligazioen murrizketan duen eragina.
  • Ondoriozko UIAk (Urteko Irakats Ahalmena) gure Irakats Ahalmen Garbiaren erdia izan behar du, gutxienez. Hori bat dator LOSUrekin, eta JAPean jasota zegoenarekin.

Beraz, unibertsitateko kideek eta planaren eraginpean dauden elkarte edo bestelako erakundeek ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte (iradokizunak, iritziak eta abar) 2024ko urtarrilaren 15ra arte, egun hori barne. Ekarpenak egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da behar bezala akreditatzea eta helbide honetara bidali beharko dira: pda.ppdi@ehu.eus.

Leioan, abenduaren 19a.

​Dokumentua: