Irakasle-ikertzaileen lan-poltsen araudia
UPV/EHUko irakasleen ordezkoak egiteko izangaien zerrendak gestionatzeko egungo 2011ko martxoan onartu eta argitaratu zen, 2008ko maiatzeko lehenengo araudia berriztuz.
Ordutik hona, ordezkoak egiteko hautagaien eta sailen profilak nabarmen aldatu dira, UPV/EHUrekin batera, eta bada garaia araudia egokitzeko. Helburu nagusia da prozesu osoa hobetzea, errazteko hautagaien parte hartzea eta batzordeen ebaluatzeko lana, eta gardentasuna bermatuz, deitzeko prozesua bizkortzea.
Berrizte prozesu honetan, Irakasle-ikertzaileen arlok errektoreordetzak sailekin eta gizarte-eragileekin kontaktuan jarri bada ere, gure ustez, kontsulta publikoa egitea oso interesgarria da, UPV/EHUko arautegiak egiteko prozeduran parte hartzeko protokoloa aprobetxatuz.
Hori dela eta, zuen ekarpenak sailen bitartez edo gizarte-eragileen helarazi ez badizkiguzue, eskatzen dizuegu zuen iritziak edo aldaketa-proposamenak vicer.pdi@ehu.eus helbide elektronikora bidaltzeko. Mesedez, bidali mezua urriaren 27ko 12:00ak baino lehen, proposamen bakoitza labur-labur arrazoiturik.